Helburuak

  1. Euskal Herriaren nazio-nortasuna, -askatasuna eta -izaera defendatu eta sustatu.
  2. Euskal Herriaren historia eta berari dagozkion eskubide historikoak aztertu, ikertu eta zabaldu.
  3. Autodeterminazio eskubidearen eta euskal subiranotasunaren printzipio politikoaren alde egin, bai Euskal Herrian, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, bai Europar Batasunean eta bai nazioarteko erakundeetan ere.
  4. Pentsamendu garaikideak ikuspegi nazional eta sozialetik izan dituen joerei buruzko azterlanak eta analisiak sustatu eta burutu; horren historia, jardunbidea eta euskal gizartean duen eragina.
  5. Ekimen sozialak, kulturalak eta garapen-lankidetzarako alorrekoak garatu eta indartu, batik bat Euskal Herriarekin zeozelango lotura duten herrialdeekin (diaspora).
  6. Euskal Herriaren dimentsio politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren hazkunde harmonikoa bultzatzea.

Helburu zabal hauen bornean, ondorengo hauek izando dira jarduera zehatz garrantzitsuenak eta berehalakoak:

Adibide gisa honako hauek aipatuko dira:

  1. Ikasketa-programak, prestakuntza-ikastaroak, eta hitzaldiak sortzea.
  2. Laguntza ekonomikak edo bekak ematea ikertzaileei.
  3. Fundazio honen helburuak osatzen dituzten galei buruzko Biltzarrak edota hainbat bilera antolatzea.
  4. Fundazioaren ekintzei buruzko aldizkariak, argitalpenak, eta produktuak argitaratzea, bai eta ikus-entzunezko edo informatikako euskarrian ere.
  5. Erakusketa monografikoak egitea.
  6. Fundazioaren helburuekin bat datozen pertsonei eta erakundeei sariak ematea.
  7. Fundazioaren helburuak beletzeko baliagarriak izan daitezkeen beste hainbat.