jun 13, 2022
Comentarios desactivados

Forum Subiranista

Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako

52124952667_956a894216_bIruñea. 2022/06/3-5

Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko  eta babesak sustatzeko.

Continuar leyendo »

mar 21, 2022
Comentarios desactivados

Subiranotasun Gatazkak

Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian aurkeztekoa den Subiranotasun-gatazkak konpontzeko oinarrien dokumentua aukeztu da

Eusko Ikaskuntzaren eta Institut d ‘Estudis Catalans-en lankidetzako ekimenan parte hartzen du Alkartasuna Fundazioak

2022/03/21

Jon Inarritu, Pernando Barrena, Lorena Lopez de Lacalle, Francois Alfonsi

Europar Batasuna subiranotasun-gatazken aurrean: argitasun-esparru baterantz” jardunaldian, Eusko Ikaskuntzak eta Institut d ‘Estudis Catalans-ek subiranotasuneko lurralde-gatazkei erantzun demokratikoa emateko oinarrien dokumentuaren azken bertsioa aurkeztu dute, Europako Parlamentuak, EBko Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatutako Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian aurkezteko asmoz.

Lorena Lopez de Lacallek, European Free Alliance eta Alkartasuna Fundazioko presidenteak, Donostiako Miramar Jauregian egindako jardunaldian parte hartu du, GUE/ENGL (The Left in the European Parliament) eta RE (Renew Europe) Europako talde parlamentarioekin, aditu talde batekin eta gizarte zibilaren ekarpenak jasotzeko lan-taldeekin.

sep 5, 2019
Comentarios desactivados

Hitzaldia

‘Abertzaleen arteko elkarlana’ zikloa

Euskal Herriaren autodeterminazinoa lortzeko abertzaleen arteko lankidetza. Lortu arte’ Akordiotik, ‘Gernikako akordioa’, ‘Bildu’ren jaiotza, ‘Euskal Herria Bildu’ arte.

Bakio. 2019/07/18.

Bideoa video

Hizlariak:
Pello Urizar. EAko idazkari nagusi ohia.
Rebeka Ubera. Aralarreko idazkari nagusi ohia
Martin Garitano. Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia.

Aurkezlea:
Meritxell Elgezabal. Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu batzarkide.