oct 29, 2024
Comentarios desactivados

Alkartasuna Sariak

Baiona.2024/10/26. Sari banaketa ekitaldiaren bideoak (erreportajea EiTBn -Iparraldearen Orena-):

ALKARTASUNASariak2024_Twitter_BERT+logoakdnk1
jnd2 
dantzari xe2

 

Euskadi Irratiko albistegietan

oct 8, 2024
Comentarios desactivados

Alkartasuna Sariak

Baleak Elkartea, Philippe Aramendi, Jokin Etxebarria eta Irungo Harrera Sarea, Alkartasuna Fundazioaren saridunak

Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik, normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik eta migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute urriaren 26an, Baionan.

ALKARTASUNA SARIAK kartela2024/10/17

Alkartasuna Fundazioak 2024ko Alkartasuna sariekin omenduko ditu Baleak Elkartea eta Philippe Aramendi abertzale historikoa, euskal kultura bultzatzeko egindako lanagatik. Jokin Etxebarria Harrera elkarteko koordinatzailea, Euskal Herriaren garapen eta kohesioari egindako ekarpenengatik, eta Irungo Harrera Sarea, migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik.

Sariak Urriaren 26an banatuko dira, Baionako Le Bayonne hotelean, goizeko 11:00tan hasiko den ekitaldian.

Continuar leyendo »

sep 12, 2024
Comentarios desactivados

Subiranotasuna eta Nazioaniztasuna

Forum Soberanistaren topaketa, mugimendu subiranisten erronkei eta eskuin muturraren aurrerapenari buruz

Bartzelona. 2024/09/10

Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza bat, Lorena Lopez de Lacalle presidentea buru duela, Bartzelonan da Euskal Herriko, Paisos Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanarietako ezkerreko subiranismoen hausnarketa estrategikorako gunea den Forum Subiranistan parte hartzen.

FS 10-09-2024 LLL FS 2024-09-10 Plurinacionalidad FS 10-09-2024

 

may 20, 2024
Comentarios desactivados

Aldatu Gidoia euskararen alde!

Aldatu Gidoia 2024-05-18Euskara, kultura, ikus-entzunezko ekoizpen, sindikalismo eta hezkuntza munduko hainbat kolektibok bat egin dugu ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ kanpainarekin

Guk euskaradun gizartea behar dugu euskaldun bezala existitzen jarraitzeko!

Maiatzaren 18an, Gasteizen, hogeita hamar gizarte-eragilek baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu kultura eta euskarazko sortzaileak EiTBrentzat lehentasunezkoak izatea.

feb 21, 2024
Comentarios desactivados

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da garrantzitsuena politikan? Hauteskunde-kanpainak hautestontzietan irabazten dira? Joera kognitiboak, aurreiritzi soziokulturalak eta desinformazioa. Emozioen kudeaketa komunikazio politikoan.

Psikologia politikoari buruzko prestakuntza tailerraren saio berri bat egiten dugu Mikel Oraa kazetariarekin Donostiako Alde Zaharreko Alkartetxean.

Donostia. 2024/02/17

Neuropoltika Donostia 17-02-2024 Oraa 1 Donostia 20240217