Eskola Subiranista
Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako
Eusko Alkartasuna, Gazte Abertzaleak eta Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek ezkerreko subiranistekin eta klima-larrialdian eta mugikortasunean adituak direnekin ‘Burujabetza eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozial baterako’ topaketetan parte hartuko du asteburu honetan. Antolatzaileak: Fundacions Darder-Mascaró, Coppieters Foundation, Ciemen.
Mallorca 2023/12/1-3
Prestakuntza
Neuropolitika
Zer da politika? ¿Qué es lo que más le importa a la gente? ¿Cómo nos condicionan los sesgos cognitivos? Nola kudeatu gure emozioak jarduera politikoan?
Kudeaketa emozionalak esparru politikoan duen garrantzia aztertzen dugu Mikel Oraa kazetariarekin. Pertsona jasangarririk gabe ezin da mundu jasangarririk egon.
2023/11/04 Bilbon eta 2023/12/16 Gasteizen
Giza eskubideak
Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da
‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’ nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma
Bilbo. 2023/09/22
Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.
Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.
Forum Subiranista
Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan
Bartzelona. 2023/09/09-10
Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.
Euskera
Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin
2023/09/07
Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.
Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa
Subiranotasuna eta hizkuntza eskubideak
Subiranotasunaren eta euskararen defentsa, Eusko Alkartasunaren 37. urteurrenean ere egindako aldarrikapenak
Gasteiz 2023/09/04
Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidenteak, eta Xebe Txoperena, Nafarroako parlamentariak, Europako erakundeetan hizkuntza-eskubideen erabateko erabilera aldarrikatu eta Nafarroan zonifikazioarekin bukatzea eskatu zuten.
Era berean, Idurre Bideguren senatariak eta Lore Martinez Axpe, euskal parlamentariak, Euskal Herriko subiranotasuna gauzatzeko lurralde-ereduari eta nazioaniztasunari buruzko eztabaidari ekiteko unea dela adierazi zuten.
Bideoak:
Forum Subiranista
2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran
Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du
2023/07/03
Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.
Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.
Europar think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation think tank europarraren batzarrean parte hartu du
Brusela. 2023/06/24
Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Gales, Korsika, Sardinia, Bretainia, Okzitania, Mazedonia, Transilvania eta Kurdistango hamazazpi fundazio eta elkarteren ordezkaritzok Coppieters Foundation fundazioaren batzar nagusian parte hartu dugu ekainaren 24an.
Bileran, 2020an izendatutako zuzendaritza berritu da, eta europar think tank-aren plan estrategikoak eta lan-planak jorratu dira. Plan horien helburua Estaturik gabeko herrien eta nazioen autodeterminazioa, kultura-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna defendatzea, eta Europan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak babestea da.
Anwen Elias doktoreak, Aberystwyth Unibertsitateko politologoak, ‘Gutxiengoen eskubideen babesa eta autodeterminazio-eskubidea Nazio Batuetan’ dokumentua aurkeztu zuen eztabaidarako.
Agur eta ohore
Philippe Duluc gure lankide eta patronatuko kidea hil da
Abertzale konprometitua, Ipar Euskal Herriko militante zintzoa, Fundazioko kidea, pertsona paregabea, laguna. Mila esker ikuspegi eta kontzientzia sozialarekin egin duzun lanarengatik. Egun handirarte!
1964/07/26 – 2023/03/05
www.berria.eus/albisteak/225147/philippe-duluc-zendu-da-eh-baiko-kidea.htm
www.naiz.eus/es/info/noticia/20230306/fallece-el-militante-abertzale-philippe-duluc
www.mediabask.eus/es/info_mbsk/20230306/philippe-duluc-est-decede
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria