Jardunaldia
Justizia transizionala. Egiaren batzordeak Euskal Diaspora eta Euskal Herritik aztertua: Egungo egoera eta inplikazioa sozio-politikoak
2011/02/18 Donostia. Kutxa Andia
Cesar Arrondo / Jon Landa / Gotzon Amutxastegi
Euskal Herriko Egiaren Batzordearen (EHEB) inguruko proposamena gizateriaren aurkako krimenen eta genozidioaren aurka beste nazio eta herriek garatu izan dituzten prozesuak aztertu eta gero dator.
Argi geratu da EBak bitarteko eraginkorrak direla, “puntu eta kito”ren aldeko legeak gainditu ostean, dokumentazioa eta testigantzak biltzeko, etorkizuneko prozesu judizialerako aztarnak topatzeko, eta, kalte-ordainen inguruko proposamenak egiteko. Halaber, argi ere geratu da EBak bitarteko eraginkorrak direla giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen urraketak ez errepikatzeko bermeak ezartzeko; eskubide urraketa horiek, 1936ko altxamendu militarraren, erregimen frankistaren eta Estatu terrorismoaren ondorioak sufritu zituzten, eta sufritzen jarraitzen dituzten pertsona, nazio eta herriei dagozkie.
Txostena 1: ‘Justizia Transizionala Argentinan: egia, justizia, eta erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak barne (testuingurua, ezaugarriak eta bilakaera)’
Hizlaria: Cesar Arrondo
La Plata Unibertsitate Nazionaleko (Argentina) irakaslea eta Instituto de Relaciones Internacionales erakundeko kidea.
Txostena 2: ‘Giza Eskubideen politika publikoak eta Euskal Herriko Egiaren Batzordea: iragana, oraina eta etorkizuna’
Hizlaria: Jon Landa
Euskal Gobernuko Giza Eskubideen Zuzendaritzako, zuzendari ohia; eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle Titularra.
Txostena 3: ‘Euskal Herriko Egiaren Batzordea, errepresaliatuen eta eragile sozialen ikuspegitik: helburuak, eta inplikazio-sozio-politikoak’
Hizlaria: Gotzon Garmendia
Lau Haizetara Gogoan, oroimen historikoa berreskuratzeko eragile sozialeko kide; Historialaria eta “Euskal Herriko Egiaren Batzordea” liburuaren egilekide.
Antolakuntza:
Alkartasuna Fundazioa, Lau Haizetara Gogoan, Centro de Estudios Arturo Campion.
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria