Itsas gudari eguna
Matxitxakoko itsas batailaren 85 Urteurrena. Itsas gudariei omenaldia
2022/03/06
Lore eskaintza Nestor Basterretxearen eskulturan “Matxitxakoko guda”
Parte hartzaileak:
- Kontxi Gabantxo / Udalerri euskaldunen mankomunitatea presidente ohia
- Eba Blanco / EAko idazkari nagusia.
“Gogoan ditugu Kantauriko uretan gure askatasunaren alde borrokan euren bizitza utzi zutenak. Gogoan ditugu faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak, baita gure lurraldea utzi behar izan zuten erbesteratuak ere. Gogoan ditugu jazarriak izan ziren guztiak, diktadurak zapaldu eta hil zituenak”.
Eba Blanco. 2002-03-06 Bermeo
- Idurre Bideguren / Senataria eta Bermeoko alkate ohia
“Euskal bouak gerrarako prestaturiko makailo ontziak ziren eta itsa gudariak itsasoan oso trebeak izan arren ez ziren militarrak. Beraz, frankisten eta Euskadiko guda ontzien artean baldintzak nahiko desberdinak ziren. Baina desabantail nabarmena izan arren borrokarako prest agertu ziren eta amore emon orduko, Euskal Herriaren eskubide eta askatasuna lortzeko edozertarako prest zeudela erakutsi euskuen. Eta garrantzitsua da pasarte hau konkretuki eta gerra zibila orokorrean gogoratzea. Zer gertatu zan eta zergaitik konpartitzea. Alde batetik, horrelakorik ez errepikatzeko behar-beharrezkoa delako memoria egitea. Eta bestetik, gure herriaren historia delako eta garrantzitsua delako nondik gatozan gogoratzea epe laburragoan bizi izan doguzan egoera asko hobeto ulertzeko eta etorkizuna hobeto bideratzeko.”
1.️IdurreBideguren Itsas gudarien historia garrantzitsua da gogoratzea.
2. IdurreBideguren Bakearen aldeko apostua egiten ari gara
“Actividad subvencionada por el Ministerio de Cultura y Deporte”
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria