feb 19, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua

Kartela Hondakinen kudeaketa Europar Markoan 20180313Hondakinen kudeaketa ezberdinak Europar Markoaren Barruan

Donostia 2018/03/13

Administrazio publikoek gure baliabideak hobeto kudea ditzaten, Europar Batasuna ezartzen ari den  araudia gero eta zorrotzagoa da. Europako kontinentean  lehengaiekin gabezi handia egonda, hiri hondakinen kudeaketa eraginkorra lortzeko, zabortegiak eta errausketa erabiltzea ahalik eta gehien murriztu nahi dute. Horrez gain, Ingurumenarekin zerikusirik duen kudeaketan, herritarren partaidetzarako neurriak jartzea ezinbestekoa da: gobernuek informazioa helarazteko eta  hitza emateko betebeharra dute.

Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aurkitu ditzakegu, eta mahai-inguru honek, Europako testuinguruan murgildurik, Gipuzkoan eta Nafarroan garatzen ari diren esperientzia ezberdinak ekarri nahi izan ditu.



Los comentarios están cerrados.