jun 29, 2023
Comentarios desactivados

Forum Subiranista

2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran

Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du

2023/07/03

FS 01-07-2023Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.

Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.

FS 30-06-2023Larunbatean Forumak osoko bilkura egin du plangintza estrategikoaren garapena jorratzeko eta 2023-2024 hauteskunde zikloari buruz eztabaidatzeko. Forumaren helburua ideien borrokan aktibo izatea da, berehalakotasuna gaindituz herrien subiranotasun eskariei estrategikoki nola heldu aztertuz.

Asteburuko topaketan politika, sindikatu eta kultura arloetako ezkerreko hogei bat erakunde subiranistetako ordezkariek parte hartu dugu:

Fundación Galiza Sempre, Iratzar Fundazioa, Fundación Darder-Mascaró, CIEMEN, Fundación Irla, Fundación Nexe, Ipar Hegoa Fundazioa, Fundación Moncho Reboiras, Alternatiba Fundazioa, Fundación Terra e Tempo de Estudios Nacionalistas, Intersindical CSC, Intersindical Valenciana, Fundació Neus Català, Manu-Robles Arangiz Fundazioa, Centre Cultura i Documentació-Poble Lliure, Fundación Canaria de Estudios Atlánticos-Intersindical Canarias, Grupo de Estudios Díaz del Moral, Més per Menorca, Betiko Fundazioa, Institut Sobiranies, Ahora Canarias eta Alkartasuna Fundazioa.



Los comentarios están cerrados.