jun 13, 2022
Comentarios desactivados

Forum Subiranista

Forum Suberanistako erakundeek ezkerreko subiranismoen agenda demokratizatzaile partekatua sustatzen dute, estaturik gabeko herri eta nazioen eskubide politikoen defentsarako eta eraldaketa sozialerako

52124952667_956a894216_bIruñea. 2022/06/3-5

Krisi global, estruktural eta eskubide sozial eta askatasun zibilen murrizketen aurrean, Euskal Herriko, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanariar Uharteetako hogei bat erakunde politiko, sindikal eta kultural subiranista bildu gara Iruñean, nazio aniztasunaren, herrien autodeterminazioaren, eleaniztasunaren, feminismoaren, ekologiaren eta garapen ekonomiko jasangarri baten garapenaren alde konplizitateak ehuntzen jarraitzeko  eta babesak sustatzeko.

Katakrak kultur gunean egindako topaketari esker, mugimendu subiranistentzako eszenatokiak aztertu ahal izan ziren munduko eta Estatuko krisiaren aurrean. Batetik, “Ezkerreko subiranismoak, XXI. mendeko proiektua” solasaldian, Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuarekin, David Fernandez kazetariarekin, Olalla Rodil BNGko legebiltzarkidearekin eta Gemma Ubasart politologoarekin.

FUZWypKWUAA8jvbEta bestetik, Forum Suberanista osatzen duten fundazio eta elkarteetako ordezkarien arteko eztabaidarekin: Ciemen, Iratzar, Ipar Hegoa, Manu Robles-Arangiz, Alternatiba, Alkartasuna Fundazioa, Galiza Sempre, Terra o Tempo, Fundación Moncho Reboiras, Obradoiro de Ideas Lancara, Fundació Josep Irla, Fundación por los derechos colectivos de los pueblos/Confederació Intersindical, Centre documental de la Memoria de los Països Catalans, Centre de documenació Serra y Puig, L’Alternativa, Institut Soberanies, Fundacions Darder-Mascaró, Mes per Menorca, Grupo de Estudios Diaz del Moral, Betiko, Fundación Nexe, Ahora Canarias eta Intersindical Canaria.

 

logotipo ministerio cultura y deporte bn

La Fundación Alkartasuna ha recibido financiación pública del Ministerio de Cultura y Deporte para  las actividades

 

 

 



Los comentarios están cerrados.