Mahai Ingurua ‘Hondakinen kudeaketa europar markoan’
“Gaikako bilketa garbia da, merkeagoa da, osasuntsuagoa da, humanitarioa da, eta planeta bakar honen baliabideak ez agortzen laguntzen du” Eva Garcia /Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendari Nagusia
BIDEOAK:
Lehen partea Bigarren partea
ESALDIAK:
Eva Garcia
- Gobernura heldu ginenean ez zegoen hondakinen planik, baina bagenuen jada Europar Batasunak igorritako isuna planik ez edukitzeagatik. Beraz lanean jarri ginen, eta oinarritutako plana egin dugu.
- Plana egin dugu parte hartzean oinarrituta. -38 bilera -Zirriborroa baino lehen hasi gara biltzen -Plana egin eta inplementatzean beti jendearen parte hartzea izan kontutan. Izan ere, horrelako plan bat ez da soilik Gobernuaren kontua, hiritar guztien ardura baizik.
- Prozesu guzti hau trasbertsala izan da baita, Gobernuko sail guztiak izan ditugu kontutan, eta gizarteko sektore ezberdinak. Orain Legea ateratzear gaude, baina gizartea jada bere kabuz lanean dabil, inplikazio eta jabetze maila itzelarekin
- Oraindik hau esan beharra sinestezina da, baina esan behar dugu. Gaikako bilketa garbia da, merkeagoa da, osasuntsuagoa da, humanitarioa da, eta planeta bakar honen baliabideak ez agortzen laguntzen du.
Aitziber Salazar / GUE/Ezker Berdea Taldearen Aholkularia Europako Parlamentuan:
- Soilik erretzea helburu duten azpiegiturak ez ditu ondo ikusten Europar Batasunak, eta ez du inongo diru laguntza edo laguntza logistikorik emango.
- Europa mailan erabakitze gune asko daude, eta interes asko erabakietan. Baina heldu gara akordio batzuetara, eta hortik aurrera lan ildo eta helburuak zehaztuak daude 2022rako.
- Reciclar un millon de toneladas de botellas de plastico equivale a retirar de la circulacion de las carreteras un millon de coches”.
- La Comisión Europea propone invertir en infraestructura de reciclaje y que todos los productos sean reusables y reciclables para 2030.
Fernando Mijangos /Kimikan Doktorea. UPV/EHUko irakaslea:
- Jaio nintzenetik hona, demografia bikoiztu egin da munduan. Populazio guzti horrek sortzen duen/dugun hondakinak, kutsadura, baliabideen gastua… Hori guztia izan behar dugu kontutan, baina egun ez da hartzen.
Iban Asenjo /Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduko Batzarkidea:
- Oso ezberdina da euskarazko eta gaztelaniazko hedabideek hondakinen inguruan ematen duten informazioa, eta ez da hizkuntza kontua. Jendeak jakin nahi du, parte hartu nahi du, aldaketaren protagonista izan nahi du. Eta hemengo erakundeek ez digute uzten!
- Zergatik daude tematuta PSE eta PNV erraustegia eraikitzearekin, penintsula mailan gehien birziklaten dugun lurraldea izanik? Ze interes daude, espainiar estatu guztian erraustegien aurka egiten duten diskurtsoa hemen aldatzeko?
- ¿Porqué el PSOE está a favor de la incineradora en Gipuzkoa mientras sus senadores en Madrid, Montilla y Fidalgo dijeron que es necesario un cambio de paradigma hacia los residuos como recursos y trasladar a la sociedad que es ni es una opción y es absurdo enterrarlos o incinerarlos?.
Moderatzailea:
Esther Larrañaga /Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburu ohia:
- “Nuestro legado será una montaña de basura” dio Muñoz Molina idazleak. Lan egin dezagun gure ekarpena garbiagoa izan dadin hurrengo belaunaldientzat.
- El estado español constantemente es multado por la Unión Europea por no trasponer o incumplir directivas comunitarias. Multas que pagamos todos vía 6,24% del cupo vasco.
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria