sep 12, 2011
Comentarios desactivados

Sariak. II Edizioa

‘Euskal Kultura eta euskara sustatzeagatiko eta defendatzeagatiko Sariak’ : Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Ugutz Robles eta Andoni Iturrioz

Baiona 2010/12/18

Nestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artistak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko dituzte 2010ean Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko eta defendatzeagatiko Sariak’.

Euskal Herriko zenbait jendek eta kolektibok gure hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana saritzeko sortutako sarien bigarren edizio honetan, Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du lau saridunek gizartearen zerbitzura egin duten ibilbide luzea; izan ere, saria jasoko duten pertsona horiek gure Herrialde txikitik denboraldi zailetan egin duten etengabeko lana eta lan isila (gizarte-aintzatespena errazagoa den unetan) direla medio ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote kultura unibertsalari, euskal kulturaren alde lan egitea abarkaduna izatearen edo xede txikiak izatearen sinonimoa dela dioen tristea bezain faltsua den topikoa hautsiz.

‘Ohorezko Lauburuak’

  • SariakNestor Basterretxea Arzadun.
    Eskultorea, margolaria eta euskal zinema-zuzendaria.
  • Libe Goñi.
    Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa eta euskal eskola publikoaren andereño aitzindarien kolektiboaren kide nabaria.
  • Ugutz Robles-Aranguiz.
    Lapurdiko diziplina anitzeko artista (antzerkia, musika, olerkia, balleta)
  • Andoni Iturrioz.
    Senpereko Larraldea kulturgunearen sustatzailea; bertsolaritza-arloko ekitaldiak, pintura- eta eskultura-erakusketak eta euskarari eta euskal kulturari buruzko hitzaldiak egiten dira gune horretan.

Aurkezpena:

- Rafael Larreina. Alkartasuna Fundazioaren lehendakaria.
- Manex Pagola. Alkartasuna Fundazioaren kidea.



Los comentarios están cerrados.