Coppieters Awards
Elisa Loncón Antileo maputxeak Coppieters Saria jaso du Bruselan
Sari honekin, Coppieters Fundazioak Txileko demokratizazio prozesuan eta kultura eskubideen inguruan egindako lan eskerga aitortzen dio buruzagi Maputxeari, bai eta aniztasuna zein ingurugiroaren zaintzaren aldeko borroka.
“Lurrari lotuta hazi nintzen, belaunaldiz belaunaldi estutzen saiatzen garen lotura. Sendiak erakutsi zidan Lurra gure ama dela, eta bere aniztasuna, gure zoriontasunaren sustrai. Denok gara Lurraren seme-alaba, eta erari zor gatzaio”
Bruselak.
2025eko martxoaren 26an, Alkartasuna Fundazioa kide den erakundeak Elisa Loncón Antileo aintzatetsi zuen Coppieters Sariarekin, maputxeen eskubide kolektiboen defentsa demokratikoari nahiz bakearen eta aniztasunaren idealei egindako aparteko ekarpenagatik.
Ekitaldia Bruselako Grote Markt ikonikoan egin zen, eta hainbat arduradun politiko, Europako Parlamentuko kide, gizarte zibil, akademiko eta komunikabideetako berriemaile bildu zituen, Elisa Loncon Antileori gorpuzten dituen balioak aitortu asmoz: erresilientzia, osotasuna, enpatia, eta justiziaren bilaketa.
Elisa Loncón Antileok ondo ezagutzen du Euskal Herria, Alkartasuna fundazioko ordezkari Iria Epalzarekin solastu zuenean adierazi bezala. 2021ean Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen aldeko René Cassin saria eman zionekoa gogoan izan dute, bai eta euskaldunon eta maputxeen arteko ahizpatasun kulturala.
Solasaldia
‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’
2025/02/10
Itsas Gudari Eguna dela eta, solasaldia antolatu dugu Bermeon: ’Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’. Euskal Herriaren estatus politiko berriaren eta berme guztiekin erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio sozialari buruzko topaketa.
Estatutu berriaren proposamena, Europar Batasunean argitasun esparru baten beharra, negoziazio politikoa, eta ‘Gure Esku’-ren lana izango dira jorratuko diren gaietako batzuk.
Topaketa Matxitxakoko batailaren 88. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.
Hizkuntza-eskubideak
VI Eskola Soberanista
Alkartasuna Fundazioak, Iban Asenjo, Aitziber Salazar eta Edriga Aranbururekin, Forum Soberanistak, Ciemenek eta Coppieters Foundationek abenduaren 6tik 8ra Gironan antolatutako Europako Hizkuntza Eskubideei buruzko VI Eskola Soberanistan parte hartu du.
Herrialde Katalanetako, Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako eta Kanarietako erakunde soberanista aurrerakoietako ehun ordezkari baino gehiago bildu ditu topaketak, hizkuntza aniztasunari eta hizkuntza gutxituen babesari buruzko hainbat saiotan.
Alkartasuna Sariak
Baiona.2024/10/26. Sari banaketa ekitaldiaren bideoak (erreportajea EiTBn -Iparraldearen Orena-):
Alkartasuna Sariak
Baleak Elkartea, Philippe Aramendi, Jokin Etxebarria eta Irungo Harrera Sarea, Alkartasuna Fundazioaren saridunak
Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik, normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik eta migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute urriaren 26an, Baionan.
Alkartasuna Fundazioak 2024ko Alkartasuna sariekin omenduko ditu Baleak Elkartea eta Philippe Aramendi abertzale historikoa, euskal kultura bultzatzeko egindako lanagatik. Jokin Etxebarria Harrera elkarteko koordinatzailea, Euskal Herriaren garapen eta kohesioari egindako ekarpenengatik, eta Irungo Harrera Sarea, migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik.
Sariak Urriaren 26an banatuko dira, Baionako Le Bayonne hotelean, goizeko 11:00tan hasiko den ekitaldian.
Subiranotasuna eta Nazioaniztasuna
Forum Soberanistaren topaketa, mugimendu subiranisten erronkei eta eskuin muturraren aurrerapenari buruz
Bartzelona. 2024/09/10
Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza bat, Lorena Lopez de Lacalle presidentea buru duela, Bartzelonan da Euskal Herriko, Paisos Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanarietako ezkerreko subiranismoen hausnarketa estrategikorako gunea den Forum Subiranistan parte hartzen.
Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara, kultura, ikus-entzunezko ekoizpen, sindikalismo eta hezkuntza munduko hainbat kolektibok bat egin dugu ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ kanpainarekin
Guk euskaradun gizartea behar dugu euskaldun bezala existitzen jarraitzeko!
Maiatzaren 18an, Gasteizen, hogeita hamar gizarte-eragilek baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu kultura eta euskarazko sortzaileak EiTBrentzat lehentasunezkoak izatea.
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation -Ideas for Europe- erakundearen Batzar Nagusian parte hartu du
2024/03/07. Brusela
Europako fundazio politiko eta kulturalak bildu gara Europa bidezkoagoa, eta solidarioagoa sortzen lagunduko duten herrien eskubide kolektiboei buruzko proposamenak eta proiektuak partekatzeko.
Autodeterminazioari, gutxiengoen eskubideei, hizkuntza eskubideei eta justizia sozialari buruzko urteko lan-planaren onarpena izan da batzarraren ardatza. Gainera, European Free Alliancek (EFA) martxoaren 8an Europan feminismoa bultzatzeko antolatutako eztabaida publikoan parte hartu dugu.
Subiranismo
Forum Subiranistaren osoko bilkura
2024/03/02
Ezkerreko subiranotasunaren elkarte eta fundazio politiko, kultural eta sindikaletako ordezkariek, martxoaren 2an, larunbata, egindako topaketa birtual batean, 2024an Estatuko herrien hizkuntza-eskubideen aldeko proiektu bateratuen garapena aztertu genuen.
Urtean zehar Estatuaren errealitate plurinazionalaren kudeaketa demokratikoa, antifaxismoa eta kulturaren eta hizkuntzen eginkizun kohesionatzailea azpimarratuko dira.
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria