Centre Maurits Coppieters-eko Asanblada orokorra
Lorena Lopez de Lacallek Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko hitzaldia eskainiko die europar Fundazio ezberdinen kideei
Alkartasuna Fundazioak parte hartuko du Transilvanian ospatuko den Centre Maurits Coppieters-eko Asanblada orokorrean
Hitzaldia
Nafarroaren konkista. 500 urte
Nafarroako Erreinuaren 500 konkistaren urteurrenarengatik eta Gaztelako indarren inbasioaren eta okupazioaren benetako istorioa berreskuratu eta zabaldu ahal izateko, Alkartasuna Fundazioak hitzaldi hau antolatu du:
’1512-1530 NAFARROAREN KONKISTA’
Hizlaria: JOSEBA ASIRON SAEZ / Historialaria. Artearen Historian doktorea Nafarroako Unibertsitatean. San Fermin ikastolako irakaslea. Nabarraldeko kidea.
Hitzaldia
Matxitxako lurmuturreko borrokaren 75 urteurrena
1937ko martxoaren 5ean euskal flota armatutako lau arrantza-ontzik (Gipuzkoa, Donostia, Bizkaya eta Nabarra) “Kanarias” itsas bidaia frankistaren kontra jo zuten “Galdames” merkantzia ontzia Bilboko portura 173 iheslarirekin zihoan babesteko. Borroka guztiz desorekatuta izan zen, frankisten alde. Alkartasuna Fundazioak, egitendi adoretsu horren 75a urteurrena ospatzen du hitzaldi bat antolatuz. Izenburua, honako hau: “Matxitxakoko borroka eta Euzkadiko Gudontzidia” Juan Pardo San Gil historialariaren kontu.
Manex Pagolari Omenaldia
Alkartasuna Fundazioak Manex Pagolaren obren eta jardunbideari ohore emango du azaroaren 26an.
Landibarre -Nafarroa Beherea- 1941ean jaio zen. Manex Pagola euskal idazle, abeslari, musikagilea, poeta, Seaskako, Gure Irratia eta Euskal Herriko Artistak fundatzailea, Baionako Euskal Museoko zuzendari ohia, eta euskal politikari abertzale historikoa.
Jardunaldiak
“Immigrazioaren integrazioa Euskal Herriaren errealitatean euskararen eta euskal kulturaren bidez”
Gasteiz. 2010/10/26 eta 2010/11/18
Victoria Mendoza / Jakue Pascual / Patxi Azparren
Bruselan immigrazio atzerritarrarekin flandestar komunitateak garatutako esperientzien adibideari jarraiki, bizikidetzako eta errespetuzko guneak sortzeko. Alkartasuna Fundazioa osatzen dugunok konbentzituta gaude euskara baliagarria dela gizarteratzeko metodo gisa eta kulturarteko harremana ahalbidetzeko hizkuntza gisa.
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria