Ekitaldi
Evaristo Calzada zenari omenaldia
2014/09/27. Olite
Aipatutako herrialdean 11 urtez egindako lanarengatik omentzen dugu berriki zendutako zinegotzia, EAko militante historikoa, Erri-Berri futbol klubeko presidentea eta Olite saskibaloi taldearen sortzailea. Bere gogo eta lanari esker, herriak egun polikiroldegi bat dauka, ‘Evaristo Arena’ ezizenez ezaguna dena.
“Hay que hacer Política con mayúsculas, superar inercias y anteponer el construir con diferentes como hizo Evaristo Calzada” Igor Calzada.
“Olite txiki asko konektatu behar dira, Evaristok legez. Arlo ezberdinetako ekintzak bildu forma emanez, Eskozian bezala” Igor Calzada.
Hitzaldia
‘Nafarroa, Euskal Herria, independentzia gaurtik aurrera. Norabidea eta estrategia’. ’ Erabakitzeko eskubidearen artikulazioa’
IRUÑEA 2014/09/30
-
Audio
Fernando Ibiltzieta/Maiorga Ramirez
Igor Calzada: Lehen zatia Bigarren zatia Hirugarren zatia
-
Esaldiak Aurkezpena
Hizlaria: Igor Calzada doktorea, Oxford eta Birminghameko Unibertsitateetako irakasle ikerlaria, Ikerbasqueko doktorego-ondoko ikerlaria. ‘Postindependentzia’ liburuaren egilea. www.igorcalzada.com/about/
Postindependentzia independentziaren hurrengo eguna da, baina baita aurretik prestatu behar dugun prozesu estrategiko guztia eta kontsulta/erreferendumaren gobernantzaren kudeaketa ere gerora. PostIndependentziak, independentzia bera, jomuga baino, prozesu edo bide gisa ulertzen du. Independentzia ezin baita zuri edo beltza izan, edukiak kontutan hartu gabe.
PostIndependentzia, aurretiazko determinismorik gabeko erabakitze-eskubidea gauzatzeko behar dugun ezagutza eta praktikaren uztarketa dira. Biharko balizko lurralde independiente horren erabakitze-eskubidea gauzatzeko, gaurtik hasita, prestatu, ikertu, adostu, landu eta gizarteratu beharko genituzkeen lurralde estrategia eta politika multzoen eszenario hori litzateke PostIndependentzia beraz.
Aurkezpena eta solasaldia
Alkartasuna Fundazioak Independentistak Sarearen “ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan” izenburuko liburua aurkeztuko du Iruñea
Txente Rekondok, Jule Goikoetxeak eta Lorena Lopez de Lacallek Eskoziako independentzia-prozesuaren gakoak argitu dituzte
IRUÑEA. 2014/06/10
Alkartasuna Fundazioak Eskoziako prozesu subiranistaren inguruko topaketa bat antolatu du ekainaren 12an (osteguna) Iruñean, hain zuzen ere Independentistak Sareak egindako liburuaren (“ESKOZIA. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan”) aurkezpena dela medio.
Jardunaldia
“Europako autodeterminazio-prozesuak: Katalunia, Eskozia eta Euskal Herria”
Alkartasuna Fundazioak eta Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalaren Estaturik gabeko Nazioen Behatokiak antolatutako jardunaldia.
- Kataluniako kasua / Gustavo Capdevila doktorea. Estaturik gabeko Nazioen Behatokiaren zuzendariordea (La Platako Unibertsitate Nazionala). Merkataritza Zuzenbideko irakaslea, abokatua eta Argentinako kolektibitate katalanaren burua.
- Eskoziako kasua / Walter Carnota doktorea. Zuzenbidean doktorea. Abokatua. Buenos Airesko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko irakaslea.
- Euskal Herriko kasua / César Arrondo irakaslea. Historiako irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina). La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza eta Gizarte Komunikazioen Fakultateetako irakasle/ikertzailea, baita Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetakoa ere. Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria Argentinan.
2014ko ekainaren 3an – 18:00etan – La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultatearen Zuzendaritza Kontseiluaren Aretoan (48. kalea, 582, 6-7, 5. solairua, Buenos Aires, Argentina).
Adierazpena
Hauteskunde europarren gaineko adierazpena
Lorena Lopez de Lacalle / Alkartasuna Fundazioa-ko lehendakari ordea / European Free Alliance-ko lehendakari ordea / EA-ko Nazioarteko Politika Idazkaria
Mahai-ingurua: Europar Hauteskundeak aztergai
Josu Juaristi: “Erabakitze eskubidea demokratikoa da. Eskubide horren aurkako jarrerak antidemokratikoak dira”
Lorena Lopez de Lacalle: “EHrako Ipar Irlandako PEACE bezalako programa bat eratzea eskatu du Europar Parlamentuan”
Zarautz 2014-04-05
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria