mar 14, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua ‘Hondakinen kudeaketa europar markoan’

“Gaikako bilketa garbia da, merkeagoa da, osasuntsuagoa da, humanitarioa da, eta planeta bakar honen baliabideak ez agortzen laguntzen du” Eva Garcia /Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendari Nagusia

piramide1Donostia. 2018/03/13

BIDEOAK:
video Lehen partea videoBigarren partea

ESALDIAK:

Eva Garcia

- Gobernura heldu ginenean ez zegoen hondakinen planik, baina bagenuen jada Europar Batasunak igorritako isuna planik ez edukitzeagatik. Beraz lanean jarri ginen, eta oinarritutako plana egin dugu.

Continuar leyendo »

feb 19, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua

Kartela Hondakinen kudeaketa Europar Markoan 20180313Hondakinen kudeaketa ezberdinak Europar Markoaren Barruan

Donostia 2018/03/13

Administrazio publikoek gure baliabideak hobeto kudea ditzaten, Europar Batasuna ezartzen ari den  araudia gero eta zorrotzagoa da. Europako kontinentean  lehengaiekin gabezi handia egonda, hiri hondakinen kudeaketa eraginkorra lortzeko, zabortegiak eta errausketa erabiltzea ahalik eta gehien murriztu nahi dute. Horrez gain, Ingurumenarekin zerikusirik duen kudeaketan, herritarren partaidetzarako neurriak jartzea ezinbestekoa da: gobernuek informazioa helarazteko eta  hitza emateko betebeharra dute.

Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aurkitu ditzakegu, eta mahai-inguru honek, Europako testuinguruan murgildurik, Gipuzkoan eta Nafarroan garatzen ari diren esperientzia ezberdinak ekarri nahi izan ditu.

ene 31, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua

Pentsio duinen euskal sistema publiko baten alde

panoramica

Bilbo. 2018/01/30

BIDEOA: video

ESALDIAK:

José Ramón Urrutia / Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen sailburuorde ohi, eta UPV/EHUKO Sarriko Fakultateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktore:

-    El sistema de pensiones público y el estado de bienestar actual viene de la Declaración de Derechos Humanos, donde se dice que toda persona tiene derecho a una vida digna.

jru- En 1993 las cajas vasconavarras, la Universidad de Deusto y la aseguradora Biharko tenían listos los recursos económicos necesarios para un sistema propio de pensiones.

-    Ahora tenemos un sistema no acordado, y con el periodo de cómputo de toda la vida!, con la gravedad que tiene los contratos de mala calidad, situación de paro brutal. Seguir con este sistema sería un drama total.

-    Tenemos que lograr un acuerdo interprofesional que blinde la negociación colectiva en este país.

-    Periódicamente aparece algún artículo que dice ¿Cómo vamos a hablar de un Brexit con el sistema de pensiones vasco? Tenemos que sacar ese miedo del discurso. Tenemos que pensar estratégicamente lo que queremos como país para dentro de 20 años. El sistema público español no se sostiene. Es urgente buscar uno propio con la lectura socioeconómica de Euskadi. Continuar leyendo »

ene 10, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua

kp1Pentsio duinen euskal sistema publiko baten alde

Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra, eta kudeaketaren transferentzia…
Euskal gizarteari egindako etengabeko iruzurra?
Pentsioen euskal sistema publikoa bideragarria al da?
Lan harremanen euskal esparrua eta babes soziala, enplegu, soldata eta prestazio duinak izateko?
Politika fiskala aldatzea beharrezkoa da?

Babes sozialeko sistema propio baten bideragarritasuna enpleguari, ordainsariei, kotizazioei eta fiskalitateari buruzko politika berri baten bidez, agortutako eredu espainiar bati kontrajarria, eredu hori prekarietatean, pentsio txikietan eta erreserba-funtsa hustean baitago oinarrituta

Bizkaiko Batzar Nagusien hitzaldi aretoan (Bilbo). 2018/01/30. 18etan

Audio audio iconoArri Zulaika-Elkarrizketa Onda Vasca 29-01-2018

 

oct 5, 2017
Comentarios desactivados

Txostena

Alkartasuna Fundazioak Kataluniako Erreferenduma ikuskatzeko CIEMEN erakundeak antolatutako nazioarteko ordezkaritzan parte hartu du

IMG_20171005_233821CIEMEN eskertu nahi dugu bere gonbidapenagatik, eta gure babes eta elkartasunik beroena helarazi nahi diogu Herri Katalanari beren autodeterminazio eskubidea egikaritzean

Informazio gehiago:

Txostena 1 octobre catalunya. Report Alkartasuna Fundazioa

Bideoak 

sep 29, 2017
Comentarios desactivados

Adierazpena

Kataluniarekin eta gure erabakitzeko eskubidearen alde

Euskal Herriko Fundazio Soberanistok bat egiten dugu urriaren batekoan burutuko den ariketa demokratikoarekin,  erreferendumarekin.    Honetan parte hartzeko deia luzatu nahi genuke, bakoitzak bere esparrutik.  Dokumentu honen sinatzaile garen Fundaziook CIEMEN elkarteak gonbidaturik delegazioa bidaliko dugu egun horietan Bartzelonara.

1: Euskal Herriko Fundazio Soberanistok kezka handiz ikusten dugu espainiar estatua herritar katalanen erabakitzeko eskubidearen kontra bideratzen ari den eraso zital erraldoia. Onartezina da errepresioa baliatzea herri baten demokrazia gogoaren aurka. Eredugarria da Kataluniar Herriak jazarpenaren aurrean duen jarrera irmo, baketsu eta arduratsua.

Continuar leyendo »

Páginas:«1...10111213141516...27»