jun 28, 2021
Comentarios desactivados

Think Tank

encuentro internacional 28-05-2021Europako Estaturik gabeko herriak burujabetza erakundeetako 20 ordezkari, egin genuen topaketa birtuala, 2021 urtean elkarren arteko ekintzak planifikatzeko

2021/05/28

Coppieters Foundation,(EFArekin lotuta) bere think thank bidez, eta Europako legebiltzarraren laguntzaz, berriro adierazi genuen gure babesa eta konpromisua zintzoa, demokraziarekin, dibertsitatearekin, genero berdintasunarekin, giza eskubideekin eta Europa jasogarriago eta justuago batekin.

Parte-hartzaileak: Coppieters Foundation, Alkartasuna Fundazioa, Ezkerraberri Fundazioa, Enbata, Fundación Galiza Sempre, Fundació Josep Irla, Ciemen, Fundació Emili Darder, Fundació Nexe, Arritti, Le Peuple Breton, ADEO – Associacion pel Desvelopament de l’Escrich Occitan, Istituto di Studi e Ricerche Camillo Bellieni, Welsh Nationalism Foundation, Home of Macedonian Culture, Free State of Rijeka Association, Hungarian National Council of Transylvania, eta Kurdish Institute of Brussels,

abr 26, 2021
Comentarios desactivados

Eusko Ikaskuntzarekin kolaborazioa

Alkartasuna Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak elkar laguntzeko adostasun ituna  sinatu dute, “Europan burujabetza lurraldeetako gaztakak: ongizateak eta askatasun ebazpenak” proiektua bigarren fasearen garapena

Webinar: https://youtu.be/ePAEPYLcvIM

Convenio 21Bi erakundeek interes komuna dugu proiektua garatzeko, helburu nagusia izanik proposamen bat eskaintzea, Europako erakundeek oinarri batzuk ezar ditzaten estatuen barruan subiranotasuneko lurralde-gatazkak parametro demokratikoen bidez konpontzeko. Eztabaida publikora irekitako proposamen bat, estandar komun bat jasoko duen araubide tresna bat onartzeko beharrari buruzkoa. Hau da, “estandar” bat, Europako erakundeek onar lezaketela subiranotasun lurralde-gatazken konponbide demokratikoan argitasun araubide bat garatzeko proposamen gisa.

Beste ekintzen artean, ikasturtean zehar , proiektuaren gizarteratzeko azalpen jardunaldiak egingo ditugu.

Testuingurua: Introducción: un código para resolver conflictos de soberanía en el siglo XXI

mar 16, 2021
Comentarios desactivados

Forum subiranista

logo forumEratu dugu Forum Subiranista, Euskal Herria, Herri Katalanak, Galiza eta Andaluziako fundazio ezberinek; burujabetza eta ezkerraren inguruko hausnarketa estrategikoak lantzeko espazioa

2021/03/13

Forum 1303202119 erakunde politiko, sindikal, kultural eta fundazio ezberdin gara Forun Subiranista osatu dugunok. Lan tresna garrantzitsu hau eratu dugu nazioon burujabetza, aurrerapen soziala eta demokraziaren sakontzea lortzeko elkarrekinktzan, gizarte libreago, justuago eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz.

Forum Subiranista Mallorkako Darder-Mascaró fundazioaren zuzendari Miquel Rosellók gidatuko du, hala erabaki baikenuen martxoak 13an egindako Forumaren lehen batzar telematiko formalean. Bertan, Alkartasuna fundazioko presidente Lorena Lopez de Lacalle izan zen gure fundazioko ordezkaritzaren buruan.

Hemen duzue Forum Subiranistaren inguruan gehiago jakiteko esteka:

https://www.forumsoberanista.org/

Páginas:«12