Forum
Lorena Lopez de Lacalle eta Alkartasuna Fundazioak Forum Soberanista eta Coppieters Foundation-en nazioarteko lehen jardunaldietan parte hartu dute maila anitzeko gobernantzari buruz
Abenduaren 10ean eta 11n, Gandian, hogei bat erakunde subiranisten partaidetzarekin eta 150 baino gehiagok parte hartu dute
Webinar
Webinar saioa Eusko Ikaskuntzarekin: Subiranotasuneko lurralde-gatazkak konpontzeko praktika egokien kodearen garapena
2021/11/26
Eusko Ikaskuntzak azaldu dizkigu Europako lurralde-subiranotasuneko gatazkak konpontzeko Jardunbide Egokien Kodearen proiektuaren gakoak, garapen-fasea eta sozializazio-fasea, eta nazioarteko 70 unibertsitatetako jurista eta politologoen parte-hartzea. Institut d’Estudis Catalans-ekin batera sustatua den ekimena da hau.
Beatriz Akizuk zuzendutako eta Mario Zubiagak (UPV/EHU) eta Zelai Nikolasek (Gure Esku Dago erakundearen bozeramaile ohia) koordinatutako proiektuaren helburua da Europar Batasuneko erakundeak inplikatzea, EBri gatazkak kudeatzeko eta demokratikoki konpontzeko tresna edo ‘araudia’ emateko asmoz.
Solasaldia
Alkartasun Zitak. Un espacio de dialogo libre sobre política, país y vida
Eba Blanco eta Arnaldo Otegiren arteko solasaldia
2021eko urrian
Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak eta Euskal Herria Bilduko Koordinatzaile Nagusiaren arteko solasaldia, burujabetza, nortasuna, auzolana, kultura, eskubide sozialak eta Herri proiektuari buruzko hausnarketak partekatuz
EFAko Europako alderdien eta fundazioen batzar orokorra
EFA Party, EFA Youth eta Coppieters Foundation-en batzar orokorrak direla eta, estaturik gabeko nazioek EBn dituzten erronkei buruz eztabaidatu dute Bruselan ehun alderdi, gazte-elkarte eta fundazio politikotako ordezkariek
Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek lan-saioetan parte hartzen du
Bruselan 2021/10/14-16
Coppieters sariak
Jill Evans eta Nelly Maes saritu ditu Coppieters awards sarien 2020 eta 2021
Coppieters Foundation-eko lehendakariak, Xabier Maciasek, eta idazkari nagusiak eta Cunsigliera Esecutiva di Corsica andreak, Antonia Lucianik, Coppieters Awards saria eman zieten bi emakumeri: Jill Evans, Galesekoa, eta Nelly Maes, Flandesekoa.
Brusela. 2021/10/15
Sari hauekin, Coppieters-ek Galesen eta Flandrian autodeterminazioaren aldeko bizitza osoan egindako lana aitortu dute, hurrenez hurren.
- Jill Evans Plaid Cymruko kidea da eta Europako parlamentuan diputatua izan da.
- Nelly Maes izan da EFAko lehen presidentea eta Flandriako, Belgikako eta Europako parlamentuetako kidea.
Informazio gehiago: https://ideasforeurope.eu/activity/event/coppieters-awards-2021/
Diada
Lorena Lopez de Lacallek, European Free Alliance eta Alkartasuna Fundazioa presidentea, Diadan parte hartu du Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko
Bartzelona 2021/09/11
Eusko Alkartasunaren eta EFAren ordezkaritzetan, Eba Blanco Eusko Alkartasunaren idazkari nagusiarekin batera, Iria Epalza komunikazio idazkaria, Adrian Fuentes EFA Youth-aren koordinatzailea eta Diana Riba eta François Alfonsi Berdeak/Europako Aliantza Libreko eurodiputatuak
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria