mar 30, 2016
Comentarios desactivados

Biografiaren aurkezpena

Gabriel Mouescak Sarako liburu-azokan aurkeztu zuen bere biografiaren euskarazko eta gaztelaniazko edizioa ‘Lepo gogorra’ /‘Inquebrantable’ izenburupean

Zortziko Argitaletxeak Alkartasuna Fundazioaren laguntzarekin argitaratutako obraren aleak sinatu zituen

Miren Urreiztieta /EAko Iparraldeko Koordinatzailea, Lorena Lopez de Lacalle /Alkartasuna Fundazioko presidenteordea, Gabi Mouesca, eta Ikerne Badiola /EAko Komunikazio eta marketing Idazkaria

Sarako liburu-azokaren 33. edizioan izan zen Gabriel Mouescaren biografiaren aurkezpena, ‘Lepo gogorra’ eta ‘Inquebrantable’ izenburuarekin euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.

Jatorrizko lana frantsesez argitaratu zen ‘Le nuque raide’ izenburuarekin, eta Zortziko argitaletxeak eta Alkartasuna Fundazioak elkarrekin ekin diote obra bi hizkuntzetan argitaratzeko lanari, irakurle euskaldunei eta gaztelaniadunei Gabriel Mouescak gizarte-injustiziaren aurka eta presoen eta euskal gatazkaren konponbidearen alde egindako bizi-ibilbidea ezagutarazteko.

Abertzalea, sindikalista eta Iparretarrak taldeko kide ohia, Mouesca (Baiona 1961) 17 urtez izan zen espetxean, eta Estatu frantsesa bitan kondenatu zuten Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzeagatik. 2001ean Gurutze Gorriaren espetxeetarako aholkulari berezi izendatu zuten Gabriel Mouesca, eta 2004an Espetxeen Nazioarteko Behatokiaren presidente. 2009tik aurrera Emaus Frantzia elkartearekin lan egin du preso pobreenen gizarteratzea ahalbidetzeko, eta gaur egun Harrera proiektuaren kudeatzailea da, erbesteratuak eta euskal presoak gizarteratzen laguntzeko helburua duen proiektuarena.

Mouescarekin batera, Euskal Herrian erabiltzen diren hiru hizkuntzetako edizioaren sustatzaileek parte hartu zuten, hau da, Christian Velez Zortziko Argitaletxeko editoreak eta Lorena Lopez de Lacalle Alkartasuna Fundazioko presidenteorde eta jatorrizko lanaren itzultzaileak.

mar 2, 2016
Comentarios desactivados

Tailerra

8688f812-145f-44b6-90c1-6377cca1f997

ene 26, 2016
Comentarios desactivados

Hitzaldia

“Euskal diasporaren zati bat zeregin garrantzitsuago bat noiz helduko zain dago” Cesar Arrondo / La Plata Unibertsitatea

Arrasate 2016/01/29

Cesar Arrondok Historiako irakaslea hitzaldia eman zuen Arrasateko Kulturatean goiburu honekin: “Argentinako Euskal Diaspora. Jatorria, bilakaera eta gaurkotasuna”.

Bideoa

Informazio gehiago: http://goiena.eus/debagoiena/1454145825561

Arrondo-Arrasate 2016-01-29Esaldiak:

“Hace falta un acercamiento entre Euskal Herria y la Diáspora más allá de lo folklórico”.

“Para que la Diáspora vasca adopte un rol politico como el lobby irlandés o armenio necesitamos una señal desde Euskal Herria”

“En el Observatorio de Naciones sin Estado de la Universidad de La Plata, descendientes de vascos explicamos la demanda politica de nuestro país”

“Los nietos de los emigrantes vascos en Argentina están impulsando el estudio del euskera y cultura en las colectividades”

“Urkullu es el único lehendakari que no ha visitado la Diápora vasca de la Argentina”

 

ene 25, 2016
Comentarios desactivados

Nestor Basterretxearen domina Manex Pagolarentzat

Manex Pagolari omenaldia 2016-01-22

Manex Pagola (erdian), Cesar Arrondo (Alkartasuna Fundazioaren kidea) ondoan, Pello Urizar (Eusko Alkartasunaren Idazkari Orokorra), eta Txomin Peillen (Iparraldeko Eusko Alkartasunaren kidea).

Manex Pagolak Nestor Basterretxearen domina jasotzen du euskal kulturarako bere ekarpenagatik

Baiona 2016-01-22

Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du euskal kulturako zerbitzura egin duen ibilbide luzea.

Landibarre -Nafarroa Beherea- 1941ean jaio zen.  Manex Pagola euskal idazle, abeslari, musikagilea, poeta, Seaskako, Gure Irratia eta Euskal Herriko Artistak fundatzailea, Baionako Euskal Museoko zuzendari ohia, eta euskal politikari abertzale historikoa.

Manex Pagola Iparraldeko Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria izan da ere (2004-2012).

ene 12, 2016
Comentarios desactivados

Hitzaldia

‘Argentinako Euskaldunak’ –Diasporaren jatorria eta bilakaera-

Baiona 2016-01-22

Cesar Arrondo euskal-argentinarrak hitzaldi bat eman du Baioneko Euskal Museoan.

Elkarrizketa video

Arrondo La Platako Unibertsitateko Historia irakaslea da eta Argentinako Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria.

Arrondo Baiona 2016-01-22La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza eta Gizarte Komunikazioen Fakultateetako irakasle/ikertzailea, baita Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetakoa ere. Irakaslea nazioarteko Zuzenbideari eta Bake Prozesuei buruzko Mintegian. Euskal gatazkaren hasiera eta bilakaera. Morelia-Michoacángo Vasco Quiroga Unibertsitatea – (Mexico). Nazioarteko Harremanen Historia Zentroko, Nazioarteko Harremanen Institutuko, Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko kide. Arturo Campion Ikastegiko kide, baita Euskal Erbestealdiak Aztertzeko Elkarteko eta Lapridako Euskal Zentroko (Argentina) kide ere, Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuneko (FEVA) laguntzaile.

Cesar Arrondo Power Point 2016-01-22

 

Páginas:«12