abr 24, 2015
Comentarios desactivados

Omenaldia

Alkartasuna Fundazioak Felipe Garcia Sadaba txistularia omendu du

Lizarra 2015/04/30

lizarrra1

Ezkerretik eskuinera, Josetxo Arbeloa, Felipe Garcia Sadaba, Fernando Ibiltzieta, Maiorga Ramírez, Edurne Gumuzio, Koldo Amezketa

Apirilaren 30ean Alkartasuna Fundazioak Felipe García Sádaba txistularia omendu du Lizarran, musika tresna honekin 50 urte eman dituelako bai jotzen baita irakasten ere. 69 urte dituen, Felipe García Sádaba musikaria Padre Hilario Olazarán taldeko kiderik beteranoena da eta Ereintza abesbatzan parte hartzen du.

Alkartasuna Fundazioaren presidentea den, José Fdo. Ibiltzietak bere lana aitortzeko domina entregatu dio.

Eusko Alkartasunako lehendakari ohiak, Koldo Amezketak, Maiorga Ramirezek foru parlamentariak, Josetxo Arbeloak, EAko Lizarrako tokiko batzarreko kideak, eta Edurne Gumuziok, Alkartasuna Fundazioko ikasketa-arduraduna eta EAko Erregimen Juridiko, Ikasketa eta Formakuntzako idazkariak, ere parte hartu duten.

Continuar leyendo »

mar 4, 2015
Comentarios desactivados

Sariak 2015

Alkartasuna Fundazioak, Itxaro Borda, Argi Noblia, Peio Uhalde eta Philippe de Ezcurra jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko saria eman die

Sariak 2015-a

Fernando Ibiltzieta (Alkartasuna Fundazioaren Lehendakaria), Peio Uhalde, Argi Noblia, Mattin Etchepare (Alkartasuna Fundazioaren ordezkaria Iparralden), Itxaro Borda, Philippe de Ezcurra.

Mendionde 2015/03/15

videoBideoa

Itxaro Borda euskal idazleak, Argi Noblia euskaltzaleak, Peio Uhalde enpresariak eta Philippe de Ezkurra musikariak, Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak’ jasoko dituzte aurten.

Euskal Herriko zenbait jendek eta kolektibok gure hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko sortutako sarien laugarren edizio honetan, Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du lau saridunek gizartearen zerbitzura egin duten ibilbide luzea.

Mendionde/Lekorneko auditoriumean (Lapurdi), José Fdo. Ibiltzieta, Alkartasuna Fundazioaren Lehendakariak, saritutakoei Nestor Basterretxea eskultoreak diseinatutako  ‘Ohore-dominak’ eman dizkie.

Continuar leyendo »

feb 12, 2015
Comentarios desactivados

Centre Maurits Coppiertersko Ikasketa

CMC-an-alternative-EU-Econo

Informazio gehiago: www.ideasforeurope.eu/publication/economicgovernance/

Páginas:«12