oct 22, 2021
Comentarios desactivados

EFAko Europako alderdien eta fundazioen batzar orokorra

EFA Party, EFA Youth eta Coppieters Foundation-en batzar orokorrak direla eta, estaturik gabeko nazioek EBn dituzten erronkei buruz eztabaidatu dute Bruselan ehun alderdi, gazte-elkarte eta fundazio politikotako ordezkariek

Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza batek lan-saioetan parte hartzen du

Bruselan 2021/10/14-16

Hizkuntza aniztasuna, Eskubide sozialak, Gertuko Gobernantza, Bakegintza, Autodeterminazio eskubidea. Europa guztiko Herrien artean gabiltza hauek egikaritzeko lanean.

AG EFA-EFAy-Copp 2021

sep 15, 2021
Comentarios desactivados

Coppieters sariak

Jill Evans eta Nelly Maes saritu ditu Coppieters awards sarien 2020 eta 2021

Coppieters Foundation-eko lehendakariak, Xabier Maciasek, eta idazkari nagusiak eta Cunsigliera Esecutiva di Corsica andreak, Antonia Lucianik, Coppieters Awards saria eman zieten bi emakumeri: Jill Evans, Galesekoa, eta Nelly Maes, Flandesekoa.

Brusela. 2021/10/15

Sari hauekin, Coppieters-ek Galesen eta Flandrian autodeterminazioaren aldeko bizitza osoan egindako lana aitortu dute, hurrenez hurren. 

- Jill Evans Plaid Cymruko kidea da eta Europako parlamentuan diputatua izan da.
- Nelly Maes izan da EFAko lehen presidentea eta Flandriako, Belgikako eta Europako parlamentuetako kidea.

Informazio gehiago: https://ideasforeurope.eu/activity/event/coppieters-awards-2021/

 Awards-2020-2021-post

sep 15, 2021
Comentarios desactivados

Diada

Lorena Lopez de Lacallek, European Free Alliance eta Alkartasuna Fundazioa presidentea, Diadan parte hartu du Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko

Bartzelona 2021/09/11

Eusko Alkartasunaren eta EFAren ordezkaritzetan, Eba Blanco Eusko Alkartasunaren idazkari nagusiarekin batera, Iria Epalza komunikazio idazkaria, Adrian Fuentes EFA Youth-aren koordinatzailea eta Diana Riba eta François Alfonsi Berdeak/Europako Aliantza Libreko eurodiputatuak

D170921

 

sep 10, 2021
Comentarios desactivados

Topaketa

E-760ZLX0AUCsDwForum Subiranisteko osoko bilkura

Bartzelona. 2021/09/10

Subiranautzak dakartzan erronken inguruan hausnartzen; Justizia Soziala eta Demokraziaren sakontzeaz. Euskal Herria, Katalunia, Galiza eta Andaluziako 25 elkarte bildu gara Forum Subiranistan.

ago 9, 2021
Comentarios desactivados

Giza Eskubideak

Mugetan Gatibu 300621Mugetan Gatibu/Captifs aux Frontières

2021/06/30

Bideoak:

JEAN- RENÉ ETCHEGARAY, Euskal Herriko Mankomunitateko Lehendakaria eta Baionako Alkatea

ANAITZE AGIRRE, “Irun Harrera Sarea” – Gure mugan harrapatuta dauden migratzaileentzako laguntza-sareko kidea

JORDI SOLÉ, Esquerra Republicana-ko Aliantza Libre Europarreko Europarlamentaria eta Europako Etorkizunerako batzordeko kidea.

LORENA LOPEZ DE LACALLEK Alkartasuna Fundazioko Lehendakaria eta Aliantza Libre Europarreko Lehendakaria.

  • Esaldiak:

Continuar leyendo »

jun 30, 2021
Comentarios desactivados

Mugetan Gatibu/Captifs aux Frontières. Webinar

EKAINAK 30. Asteazkena 18.30etan

Zuzenean parte hartzeko, hona esteka:

https://us02web.zoom.us/j/85639138194

Mugetan Gabitu poster REFINITIVO II“Beroan egindako itzulketak”, klandestinitatea, papergabeak… Titularretan irakurtzera ohitu garen terminologia da, baina migratzaileen eta errefuxiatuen dramak ezkutatzen dituena.

Mugak kontrolatzeko egoera alegal baten aurrean, non estatu bakoitzak bere kabuz jarduten duen, Europar Batasunak esku hartu gabe, argi eta garbi Europako arazoa izanik; mugak ixteak ez du balio.

Migrazioa geratzeko iritsi den fenomenoa da. Orain erabaki behar dugu ea deshumanizatzen jarraitzen dugun, edo egoera hori eta hura pairatzen duten pertsonak modu duinean, humanizatuz eta, batez ere, eraiki nahi ditugun gizarte libre eta justua lortzeko era egokian tratatzen ditugun.

Continuar leyendo »