may 20, 2024
Comentarios desactivados

Aldatu Gidoia euskararen alde!

Aldatu Gidoia 2024-05-18Euskara, kultura, ikus-entzunezko ekoizpen, sindikalismo eta hezkuntza munduko hainbat kolektibok bat egin dugu ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ kanpainarekin

Guk euskaradun gizartea behar dugu euskaldun bezala existitzen jarraitzeko!

Maiatzaren 18an, Gasteizen, hogeita hamar gizarte-eragilek baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu kultura eta euskarazko sortzaileak EiTBrentzat lehentasunezkoak izatea.

mar 8, 2024
Comentarios desactivados

Think tank

Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation -Ideas for Europe- erakundearen Batzar Nagusian parte hartu du

2024/03/07. Brusela

Europako fundazio politiko eta kulturalak bildu gara Europa bidezkoagoa, eta solidarioagoa sortzen lagunduko duten herrien eskubide kolektiboei buruzko proposamenak eta proiektuak partekatzeko.

Autodeterminazioari, gutxiengoen eskubideei, hizkuntza eskubideei eta justizia sozialari buruzko urteko lan-planaren onarpena izan da batzarraren ardatza. Gainera, European Free Alliancek (EFA) martxoaren 8an Europan feminismoa bultzatzeko antolatutako eztabaida publikoan parte hartu dugu.

AG CF 07032024 Brussels AG Coppieters 2024-03-07

mar 8, 2024
Comentarios desactivados

Subiranismo

Forum Subiranistaren osoko bilkura

2024/03/02

FSEzkerreko subiranotasunaren elkarte eta fundazio politiko, kultural eta sindikaletako ordezkariek, martxoaren 2an, larunbata, egindako topaketa birtual batean, 2024an Estatuko herrien hizkuntza-eskubideen aldeko proiektu bateratuen garapena aztertu genuen.

Urtean zehar Estatuaren errealitate plurinazionalaren kudeaketa demokratikoa, antifaxismoa eta kulturaren eta hizkuntzen eginkizun kohesionatzailea azpimarratuko dira.

 

feb 21, 2024
Comentarios desactivados

Prestakuntza

Neuropolitika

Zer da garrantzitsuena politikan? Hauteskunde-kanpainak hautestontzietan irabazten dira? Joera kognitiboak, aurreiritzi soziokulturalak eta desinformazioa. Emozioen kudeaketa komunikazio politikoan.

Psikologia politikoari buruzko prestakuntza tailerraren saio berri bat egiten dugu Mikel Oraa kazetariarekin Donostiako Alde Zaharreko Alkartetxean.

Donostia. 2024/02/17

Neuropoltika Donostia 17-02-2024 Oraa 1 Donostia 20240217

sep 26, 2023
Comentarios desactivados

Giza eskubideak

Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’  nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma

FR2FR1

Bilbo. 2023/09/22

Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.

Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.

Continuar leyendo »

sep 12, 2023
Comentarios desactivados

Forum Subiranista

Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan

Bartzelona. 2023/09/09-10

Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.

Ciemen Declaració 20230923 FS 20230910 Ciemen coloquio 20230910

Páginas:«1234567...13»