ene 10, 2018
Comentarios desactivados

Mahai Ingurua

kp1Pentsio duinen euskal sistema publiko baten alde

Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra, eta kudeaketaren transferentzia…
Euskal gizarteari egindako etengabeko iruzurra?
Pentsioen euskal sistema publikoa bideragarria al da?
Lan harremanen euskal esparrua eta babes soziala, enplegu, soldata eta prestazio duinak izateko?
Politika fiskala aldatzea beharrezkoa da?

Babes sozialeko sistema propio baten bideragarritasuna enpleguari, ordainsariei, kotizazioei eta fiskalitateari buruzko politika berri baten bidez, agortutako eredu espainiar bati kontrajarria, eredu hori prekarietatean, pentsio txikietan eta erreserba-funtsa hustean baitago oinarrituta

Bizkaiko Batzar Nagusien hitzaldi aretoan (Bilbo). 2018/01/30. 18etan

Audio audio iconoArri Zulaika-Elkarrizketa Onda Vasca 29-01-2018

 

oct 5, 2017
Comentarios desactivados

Txostena

Alkartasuna Fundazioak Kataluniako Erreferenduma ikuskatzeko CIEMEN erakundeak antolatutako nazioarteko ordezkaritzan parte hartu du

IMG_20171005_233821CIEMEN eskertu nahi dugu bere gonbidapenagatik, eta gure babes eta elkartasunik beroena helarazi nahi diogu Herri Katalanari beren autodeterminazio eskubidea egikaritzean

Informazio gehiago:

Txostena 1 octobre catalunya. Report Alkartasuna Fundazioa

Bideoak 

sep 29, 2017
Comentarios desactivados

Adierazpena

Kataluniarekin eta gure erabakitzeko eskubidearen alde

Euskal Herriko Fundazio Soberanistok bat egiten dugu urriaren batekoan burutuko den ariketa demokratikoarekin,  erreferendumarekin.    Honetan parte hartzeko deia luzatu nahi genuke, bakoitzak bere esparrutik.  Dokumentu honen sinatzaile garen Fundaziook CIEMEN elkarteak gonbidaturik delegazioa bidaliko dugu egun horietan Bartzelonara.

1: Euskal Herriko Fundazio Soberanistok kezka handiz ikusten dugu espainiar estatua herritar katalanen erabakitzeko eskubidearen kontra bideratzen ari den eraso zital erraldoia. Onartezina da errepresioa baliatzea herri baten demokrazia gogoaren aurka. Eredugarria da Kataluniar Herriak jazarpenaren aurrean duen jarrera irmo, baketsu eta arduratsua.

Continuar leyendo »

sep 12, 2017
Comentarios desactivados

Mahai ingurua

Kolonbia-Onati-20170927Kolonbiako bake prozesuari
buruzko topaketa

Zerk hunkitzen gaitu emozionalki edo mobilizatzen gaitu politikoki? Zer mekanismo baliatzen dituzte boterea dutenek, botere hori izateko?

Kolonbia, Libia, Estatu espainiarra edo beste gatazka asko. BBC, Al Jazeera, CNN, Canal Plus edo TeleSur haien bozgorailu gisa. Horietan guztietan esperientzia izanik, Unai Aranzadi erreportari eta dokumentalistak gure iritzi politikoa eratzen duen informazio-mapa hori zehatz analizatzen du Kolonbiako gerra, Giza Eskubideen urraketa eta bake-prozesuaren adibidea oinarritzat hartuz.

Aranzadik bake-prozesuari buruzko bere dokumentala eta Kolonbiako biktimak aurkeztuko ditu, ‘La Paz Insurrecta’.

Eta ondoren parte hartuko du Joxerramon Bengoetxearekin mahai-inguruan (EHUko zuzenbidearen soziologiaren nazioarteko masterraren zuzendaria), eta bake-elkarrizketetako mahaiko kidearekin, Camilo Umaña.

Eskuliburua

Trailerra

Continuar leyendo »

abr 28, 2017
Comentarios desactivados

Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak

Alkartasuna Fundazioak saria eman die Txomin Peillen, Martine Bisauta, ‘Txetx’ Etcheverry eta Xebax Christy jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko

Azken argazkia 2
Baiona. 2017/04/22

Bideoak: videoEkitaldia     videoETBko bideoa (Iparraldearen Orena)

Saridunak       Kartela      Argazkiak      Prentsan

Txomin Peillen idazlea eta euskararen ikertzaileak, Martine Bisauta Batera herritar-plataformaren kide fundatzaileak, ‘Txetx’ Etcheverry sindikalista, ekologista, eta bakezaleak eta Xebax Christy ‘Euskal moneta’-ren sustatzaileak, kultura sustatzaile hauek jaso dituzte 2017ean Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak’.

Alkartasuna Fundazioak euskara eta euskal kultura babesteko erakutsi duten inplikazioa ohoratzea erabaki du, baita Euskal Herriaren garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren alde egin duten ekarpena ere, betiere justizia sozialaren eta bakearen printzipioei jarraikiz.

Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioaren lehendakariordea eman die ‘Zazpirak bat’ saridunei, Nestor Basterretxea eskultoreak diseinatuta.

Continuar leyendo »

feb 23, 2017
Comentarios desactivados

Adierazpena

Estatuko ezkertiar eta aurrerakoi fundazio subiranistok herrien subiranotasuna defenditzen dugu, neoliberalismo, xenofobia eta eskuin muturraren aurrean

Bartzelonan, lehenengo aldiz, topaketa batean parte hartu genuen, eta gure elkartasuna adierazi genien katalauniako herriari eta bere instituzio demokratikoei

2017/02/21

Urte amaieran Bartzelonan lehenengo aldiz bildu ginen espainiar estatuko ezker nazionalen hainbat fundazio, Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN)ek gonbidatuta. Kataluniako erakunde honek nazioarteko elkartasuna lantzen du, eta dei egin zien beren burua ezker subiranistan kokatzen duten organizazio politiko eta sindikalei (hauek oso tradizio desberdinak dituztelarik: antikapitalismoa, sozialdemokrazia aurrerakoia, ekosozialismoa edota errepublikanismoa), estrainekoz iritziak elkartrukatzeko.

Continuar leyendo »

Páginas:«1...678910111213