Ezker fundazio soberanisten foroa
Apurtu giltzarrapoak: 1978ko erregimenaren garaipen demokratikoaren alde
1978ko Erregimentzat ezagutzen duguna ezarri zenetik 40 urte bete direla, gaur egun Espainiako Erresuma osatzen duten hainbat herrialde eta naziotako Fundazio eta erakundeok hausnarketa hau zabaldu nahi dugu. Konplizitate eta elkartasunak ehuntzeko deialdia da hau, giltzarrapoak apurtu eta herrien zein pertsonen askatasunari behingoz eta betiko bidea zabal diezaiogun.
Adierazpena – Declaración. Ezker Fundazio Soberanisten Foroa – Foro de Fundaciones soberanistas 2018
Elkarrizketa
Lorena Lopez de Lacalle Brexit-aren ondorioak azaltzen ditu
Alkartasuna Fundazioaren lehendakaria, eta EuroBasque lehendakariordea TELE7-n egon zen
Barakaldo. 2019/04/11
Eztabaida
XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak. Intsignis pinuaren gaitza.
2019/02/20. Villabona. Subijana Etxea Bideoa Egunkarietan Kartela
Eztabaida
XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak.
Intsignis pinuaren gaitza.
2019/02/20. Villabona. Subijana Etxea (Kale Nagusia, 70). 19etan
Intsignis pinuaren gaitzak Euskal basoak zeharo jo dituen honetan, egungo Euskal Herriak duen basogintza politiken inguruan gogoeta egiteko une egokia dela deritzogu. Eztabaida zabaldu nahi dugu eta sektorean adituak direnekin basogintza berri baten oinarriak jarri nahi ditugu; erakunde, akademia, zurgintza eta ekologiatik datozen ikuspuntuak uztartuz. Zehaztasun gehiagoz; egoera sanitarioa aztertu, gaitzak eta gaixoak, gure baso eta ekosistema naturalak zaindu eta gordetzeko hartu beharreko neurriak, bai eta egurgintza jasangarriaren oinarriak ikertu. Bestetik, basa baliabideen kudeaketaren inguruan hausnartu, mendi zaintza, kalitatezko zuraren produkzioa, espezieen bioanistazuna zirutatuko duen Kudeaketa, dirulaguntza publikoak, aldaketa klimatikoaren aurrean pentsatu beharreko estrategia berriak…
- Oskar Azkarate y Josu Azpitarte. BaskEgur-eko ordezkaria (Euskadiko Egurraren Elkartea).
- Itziar Barinaga-Rementeria. EHUko Finantza Ekonomiako departamenduko irakaslea.
- Roke Akizu. Baso Ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendari ohia.
- Aitziber Sarobe. Biologoa, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Naturkon taldeko koordinatzailea.
Hizketaldi-zikloa: ‘Abertzaleen arteko elkarlana’
Gure Herriaren ibilbide politikoa berdina izango litzateke emakumeak egongo balira erabakiguneen lehen lerroan?
Portugaleteko alkartetxearen 30. urteurrena dela eta, eta Portugaleteko EAko toki erakundearekin batera, Euskal Herriaren autodeterminazioa lortzeko abertzaleen artean izandako elkarlanaren baitan, besteak beste, emakumeen parte-hartze politikoari buruzko hitzaldia antolatu dugu
Portugaleteko Alkartetxea. 2018/11/17. Bideoa Kartela
Lau politikarik abertzaleen arteko elkarlanari buruzko gogoeta egin dute beraien esperientziatik. Nola sartzen dira abertzaleak frankismoaren ostean? Emakumeen arteko elkarlana ala abertzaleen arteko elkarlana; zer da errazagoa eta Euskal Herriaren etorkizun politikoari begira, zer da beharrezkoagoa?
Parte hartu dute: Kontxi Gabantxo, UEMAko presidente ohia (Udalerri euskaldunen mankomunitatea), eta EAko zinegotzi ohia Bermeon, Maria Luisa Mangado, Nafarroa Baiko parlamentari ohia, Marian Arresti. EA Arabako kidea, eta Jone Goirizelaia, EH Bilduko legebiltzarkidea eta ‘Ahotsa’ kolektiboko kide.
Moderatzaile: Meritxell Elgezabal. Aurkezle: Nestor Artola
Gardentasuna
Alkartasuna Fundazioa bigarren fundazio politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik
Puntuazio gorenetik puntu bakarrera geratu da “Compromiso y Transparencia” fundazioak egindako urteroko txostenean
“Gardentasuna, 2017ko lelo hoberena” izeneko txostenak estatu espainiarreko 49 fundazio politikoren ekimen eta egituraren inguruko kontuen ikuskapena eta fiskalizazioa ikertzen ditu, eta hauen webgunetan argitaratzen al dituzten datuok. Txostenaren arabera, ikertu diren fundazioen %8ak soilik lortu du “garden” kalifikazioa (Sabino Arana, Alkartasuna, Josep Irla eta Rafael Campalans fundazioak).
Rankinga hemen ikus daiteke (gaztelaniaz): https://www.hazfundacion.org/rankings-de-transparencia/sector/fundaciones-politicas
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria