Gardentasuna
Alkartasuna Fundazioa bigarren fundazio politikorik gardenena, antzerako 49 erakunderen gainetik
Puntuazio gorenetik puntu bakarrera geratu da “Compromiso y Transparencia” fundazioak egindako urteroko txostenean
“Gardentasuna, 2017ko lelo hoberena” izeneko txostenak estatu espainiarreko 49 fundazio politikoren ekimen eta egituraren inguruko kontuen ikuskapena eta fiskalizazioa ikertzen ditu, eta hauen webgunetan argitaratzen al dituzten datuok. Txostenaren arabera, ikertu diren fundazioen %8ak soilik lortu du “garden” kalifikazioa (Sabino Arana, Alkartasuna, Josep Irla eta Rafael Campalans fundazioak).
Rankinga hemen ikus daiteke (gaztelaniaz): https://www.hazfundacion.org/rankings-de-transparencia/sector/fundaciones-politicas
Hitzaldia
‘Europa irudikatzen’
Gasteiz. 15/09/2018 Bideoa
David Grosclaude, ALEko lehendakariordea eta Aitziber Salazar, aholkularia Europako Parlamentuan, Europar Batasunak behar dituen aldaketen inguruan hausnartu zuten.
Europako hauteskundeak, Estaturik gabeko nazioetako papera, politika sozialak versus austeritate ekonomikoa, alderdi txikien boterea edo ingurumen-politikak, edota Brexita ere izango ditugu hizpide; Europa berria irudikatu nahi dugu. Aurkeztu zuen: Iria Epalza, Alkartasuna Fundazioko kidea.
- Gainera, ‘ImagiNATION. 100 years of visual political communication on self-determination’ erakusketa inauguratu genuen. ALEko alderdietako historia grafikoa, herrien autodeterminazioaren, justizia sozialaren, hizkuntza eskubideen eta ingurumenaren jasangarritasuna alde.
Las frases:
Hurrengo hitzaldia
‘EUROPA IRUDIKATZEN’
Irailak 15, arratsaldeko 18.00tan, Gasteizko Alkartetxean (San Prudentzio 3).
David Grosclaude, kazetaria, irakaslea eta ALEko lehendakariordea eta Aitziber Salazar, aholkularia Europako Parlamentuan, Europar Batasunak behar dituen aldaketen inguruan hausnartuko dute.
Europako hauteskundeak, Estaturik gabeko nazioetako papera, politika sozialak versus austeritate ekonomikoa, alderdi txikien boterea edo ingurumen-politikak, edota Brexita ere izango ditugu hizpide; Europa berria irudikatu nahi dugu.
Aurkezlea: Iria Epalza, Alkartasuna Fundazioko kidea
Abertzaleen arteko elkarlana
“Herria indartu behar dugu Independentziaren proiektua aurrera ateratzeko! Eta nola indartzen da Herria? Bozkak bilduz, erakundeak gureganatuz eta Herriaren proiektua erakundeetatik bultzatuz!” Jose Luis Elkoro
Bilbo. 2018/09/13 Bideoa
Euskal Herriaren autodeterminazioaren bidean, alderdi abertzaleen arteko elkarlanak emandako pausoak. Txibertatik, estatus berrira. Perspektiba historikoa: Txiberta, Lizarra-Garazi, Ibarretxe Plana, Lortu Arte, autogobernuko ponentzia…
Esaldiak:
- Jose Luis Elkoro / Ezker Abertzaleko kide historikoa, Bergarako Alkate ohia, HBko mahaikidea, Diputatu ohia, Eusko legebiltzarkide ohia, Gipuzkoako batzarkide ohia.
- 1977ko Txibertatik hasi gara, Telesforo Monzonen abertzaleen arteko elkarlana asmotik. Elkoro: zentral nuklearrak eta autopistak ziren orduko lehentasun. Hori geldiaraztea lortu zuen Herri Mugimenduak,eta udaletxera sartzeko aukerak jorratu genituen Arias Navarroren garaian!- Euskal Herriko udaletxe gehienetan agintzea lortu genuen. Monzonek jada landuta zituen ETA eta PNVrekin elkarrizketak. Nik arduratu nintzen beraz alkate eta zinegotzi zein Herri Mugimenduak konbokatzeko
Hitzaldia
Frisiarrak eta herrien Europa
Zarauzko Alkartetxea (Iturribide 20). 2018/07/09
Estatugabeko bi nazio Europan, muga politikoak zatitutako bi Herri, itsasora begira bizi diren bi lurralde. Euskal Herria eta Frisiaren arteko berdintasun eta ezberdintasunak.
Marlene Lore Christiansen / Friisk Foriining kidea, eta SSW alderdiaren aholkularia Schleswig-Holstein Estatu Federaleko Parlamentuan
Aurkezlea: Begotxu Olaizola / Zarauzko Alkartetxea eta Adrian Fuentes / Gazte Abertzaleak.
Uztailak 9. 19etan Zarauzko Alkartetxean
Antolatzaileak: Alkartasuna Elkartea eta Alkartasuna Fundazioa
Informazio gehiago: https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/Alkartasuna-Elkartea/1530776514537-hitzaldia-frisiarrak-eta-herrien-europa
Agur eta ohore Manex Pagola
Gure adiskide eta laguna Manex zendu da
Euskal idazlea, abeslaria, musikagilea, olerkaria, Baionako Euskal Museoko zuzendariorde ohia, Euskaltzain, EAko historikoa eta Alkartasuna Sarietako sustatzailea.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Manex Pagola. Landibarre/Nafarroa Beherea, 1941eko ekainaren 28a – Baiona/Lapurdi, 2018ko ekainaren 7a.
Alkartasuna Sariak. Euskal Herriko Kultura, Gizarte eta Politikaren alde egindako lana goraipatzeko sariak
Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak
Bideoak: Ekitaldia ETBn (Iparraldearen Orena)
Saridunak Kartela Argazkiak Prentsan
Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omendu ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea. Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioaren Lehendakaria, eta Iria Epalza, Patronatuko kidea, eman zituzten ‘Zazpiak bat’ dominak.
Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorra
Alkartasuna Fundazioa Europako fundazio ezberdinekin batu da “Herri guztientzako Europa” lemapean
Estaturik gabeko nazioen ekimen politikoa elikatu, hausnartu eta aditzera emateko moduak aztertu dituzte 12 fundazio ezberdinek bavarian asteburuan zehar
Landshut (Baviera) Apirilak 2018
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundationaren Biltzar Orokorrean hartu du parte, Bavierako Landshut hirian. Aurten 10 urte bete ditu independentista flandiar handiaren izena duen fundazioak, eta berau berritzea izan da bilera honetako helburu nagusienetarikoa. Urtean behin egiten da bilera hau, Aliantza Libre Europarra –ALE- eta Gazteen erakundeak ere bertan batzen dira.
Hainbat erabakiren artean, lehen “Centre Maurits Coppieters” zena, orain Coppieters Foundation bilakatu da. GKEbezala hasi zen erakundeak orain fundazio politiko baten statusa lortu duelako. Irudi korporatiboa ere aldatu dugu Coppieters-eko kideok; betiere mugimendu bakezalea eta Europako Herrien armonia irudikatzen duen mitxoleta gorde da, baina aire berriztuagoekin.
Europako Herrien pentsamendu eta argudiategi laborategia den honek, 7 argitarapen egin ditu aurten. Hauetako bat, Feminismoak Europako periferiatik (izenean klikatuz lortu dezakezuna), zeinetan Alkartasuna Fundazioko kide Iria Epalzak artikulu bat idatzi duen.
Alkartasuna Sariak
6. edizioa
Jean-René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie-Ange Thébaud, 2018ko Alkartasuna Saridunak
Baiona. 2018/04/21 Liburuxka
Euskal Herriko bake eta normalizazioa, migratzaileen eskubideen defentsa, euskal kantugintzari egindako ekarpena eta osasun eta kontsumitzaileen defentsa dira hurrenez hurren Nestor Basterretxearen «Zazpiak Bat» dominaren bidez omenduko zaizkien lanak hurrengo apirilak 21ean Baionan
Alkartasuna Fundazioak 2018ko Alkartasuna Sariekin omenduko ditu Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkatea Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea, Anje Duhalde Euskarazko rock eta folk musikaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu dena, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea.
Mahai Ingurua
Hondakinen kudeaketa ezberdinak Europar Markoaren Barruan
Donostia 2018/03/13
Administrazio publikoek gure baliabideak hobeto kudea ditzaten, Europar Batasuna ezartzen ari den araudia gero eta zorrotzagoa da. Europako kontinentean lehengaiekin gabezi handia egonda, hiri hondakinen kudeaketa eraginkorra lortzeko, zabortegiak eta errausketa erabiltzea ahalik eta gehien murriztu nahi dute. Horrez gain, Ingurumenarekin zerikusirik duen kudeaketan, herritarren partaidetzarako neurriak jartzea ezinbestekoa da: gobernuek informazioa helarazteko eta hitza emateko betebeharra dute.
Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aurkitu ditzakegu, eta mahai-inguru honek, Europako testuinguruan murgildurik, Gipuzkoan eta Nafarroan garatzen ari diren esperientzia ezberdinak ekarri nahi izan ditu.
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria