feb 11, 2025
Comentarios desactivados

Solasaldia

‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’

2025/02/10

Itsas Gudari Eguna dela eta, solasaldia antolatu dugu Bermeon: ’Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’. Euskal Herriaren estatus politiko berriaren eta berme guztiekin erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio sozialari buruzko topaketa.

Estatutu berriaren proposamena, Europar Batasunean argitasun esparru baten beharra, negoziazio politikoa, eta ‘Gure Esku’-ren lana izango dira jorratuko diren gaietako batzuk.

Topaketa Matxitxakoko batailaren 88. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.



Los comentarios están cerrados.