Mugetan Gatibu/Captifs aux Frontières. Webinar
EKAINAK 30. Asteazkena 18.30etan
Zuzenean parte hartzeko, hona esteka:
https://us02web.zoom.us/j/85639138194
“Beroan egindako itzulketak”, klandestinitatea, papergabeak… Titularretan irakurtzera ohitu garen terminologia da, baina migratzaileen eta errefuxiatuen dramak ezkutatzen dituena.
Mugak kontrolatzeko egoera alegal baten aurrean, non estatu bakoitzak bere kabuz jarduten duen, Europar Batasunak esku hartu gabe, argi eta garbi Europako arazoa izanik; mugak ixteak ez du balio.
Migrazioa geratzeko iritsi den fenomenoa da. Orain erabaki behar dugu ea deshumanizatzen jarraitzen dugun, edo egoera hori eta hura pairatzen duten pertsonak modu duinean, humanizatuz eta, batez ere, eraiki nahi ditugun gizarte libre eta justua lortzeko era egokian tratatzen ditugun.
Datorren ekainaren 30ean, “Mugetan Gatibu” Webinarrean, tokiko erakundeen, Europako erakundeen eta gizarte-eragileen ikuspegitik aztertuko dugu egungo immigrazio-politiken egoera, milaka pertsona paperik gabe ez, baizik eta zuzenean eskubiderik gabe uzten dituztenak; eta landuko dugu nola aldatu ditzakegun politika horiek herrialde duinak eta abegikorrak sortzeko, bertan bizi direnentzat, bertatik pasatzen direnentzat eta bisitatzen dituztenentzat.
Mugetan Gatibu/Captifs aux Frontières; webinar honetan izango dira
JEAN- RENÉ ETCHEGARAY, Euskal Herriko Mankomunitateko lehendakaria eta Baionako alkatea
ANAITZE AGIRRE, “Irun Harrera Sarea” – Gure mugan harrapatuta dauden migratzaileentzako laguntza-sareko kidea
eta JORDI SOLÉ, Esquerra Republicana-ko Aliantza Libre Europarreko Europarlamentaria eta Europako Etorkizunerako batzordeko kidea.
LORENA LOPEZ DE LACALLEK Alkartasuna fundazioko presidente eta Aliantza Libre Europarreko presidenteak moderatu du eztabaida.
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria