may 20, 2020
Comentarios desactivados

Hitzaldia

‘Comète Sarea’. Erresistentziak ereindako askatasun bidea

Behobia-Pausu. 2020/03/07  Bideoa      Kartela

Mitxelena.-Còmete-mugan-GuaNola salbatu jendea,
Nola ekidin Europa faxista bat,
Nola josi Euskal Herria?
Heroi ezezagunak argitara ekarri ditugun garaiotan, Comète Sarea ehuntzen lagundu zuten horiek gogora ekarri ditugu.
Askatasuna eta demokrazia guztion egunerokotasunetik emaltzen da.

Hizlaria: Joxe Mari Mitxelena
Comète sareari esker 800 abioi-gidarik lortu zuten nazien hatzaparretatik eskapatzea, euskal mugalarien laguntzarekin bigarren mundu gerran.

1941etik 1944ra gudan zegoen Europa elkartasunez eta askatasunez josi zuen pertsona sare batek. Frantzia okupatua eta Espainia frankista zeharkatuz, gudan eroritako abiatzaileak Belgika eta Holandatik Gibraltarrera arte igaroarazi zituzten sarean lan egiten zuten 3000 pertsona baino gehiagok.  Euskal Herria puntu gako eta era berean estrategikoa izan zen sare honen harilkatzean, izan ere muga zeharkatzea, bai Frantziako zein Espainiako egoerak gutxi zuen ziurra izatetik.

Euskal Herrian baina, mugalariek denbora asko zeramaten ondo baino hobeto ezagutzen zuten lana betetzen. Euskal Herri libre eta demokratiko baten aldeko gudariek ez zuten etsi, eta isilpean bada ere, bizitza asko salbatu zituen sarea antolatzeari eta martxan jartzeari ekin zioten.  700 pertsonatik gora atxilotuak izan ziren. 290 inguru erahil zituzten.

Hala ere, ez zuten etsi. “Etsai arriskutsuak ginen nazi eta frankistentzat, lan hau sinismenetik, bolondreski eta elkartasunetik egiten baikenuen”.  Urte askotan izkutuan egon den sare honi merezi duen argia jarri nahi izan diogu larunbatean, Alkartasuna Fundazioak antolatu eta Joxe Mari Mitxelenak emango duen “Còmete Sarea. Erresistentziatik ereindako askatasun bidea” hitzaldian.



Los comentarios están cerrados.