jun 13, 2018
Comentarios desactivados

Topaketa

Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Estatuko ezkerreko fundazio subiranisten III Foroan

Foroan gauden fundazio parte-hartzaileak kezkatuta gaude espainiar estatuak bizi duen inboluzio autoritario eta des-demokratizatzailearekin.

foroJoan den maiatzaren 25 eta 26an Bilbon ospatu dugu foroaren hirugarren osoko bilera. 2016ko abenduan sortutako foro honek ezker sobiranista korronteko fundazio eta elkarteen artean eztabaida, analisia eta hausnarketa bateratua osatu eta ekimenak koordinatzea du helburu. Bertan parte hartu dugu Catalunya, País Valencià, Illes Balears i Pitiüses, Galiza eta Euskal Herriko eragileek.

Hirugarren bilkura honetan ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatzeko beharra berretsi dugu eta lankidetza areagotzeko konpromisoa hartu dugu, hala azterketa eta perspektiba estrategikoetan, nola beste eragileekiko harremanetan eta ekintza publikoan.

Horrekin batera, garrantzia berezia eman diogu 78ko erregimenaren gaitzespenari, egungo Konstituzioaren 40. urteurrena dela eta. Baina batez ere, etorkizunera begira herrien erabakitzeko eskubidea bermatu ahal izateko ezinbestekoak diren aldaketa sakonen eskakizun nabarmendu dugu.

Foroan parte hartu dugun fundazioek Espainiar Estatuan bizitzen ari den inboluzio autoritarioa eta desdemokratizatzaileak sortzen digun kezkan bat egin dugu. Honenbestez uste dugu diagnostiko honek balioan jartzen duela soberanismo eraldatzailearen erreferentzialtasuna, atzerakada honi kontra egiteko gai ez diren bestelako proiektuen aurrean. Tamalez, hauetako batzuk geroz eta hurbilago daude aniztasunaren ukatzaile den eta izaera uniformatzailea duen espainol nazionalismo zaharretik.

 

 

 



Los comentarios están cerrados.