Jardunaldia
«Hirugarren erreferenduma subiranisten garaipenarena izanen da Quebecen» Daniel Turp (Quebec)
«Vascos y catalanes sois ciudadanos de la UE y ese derecho no se os puede quitar» Ana Stanic (Eslovenia)
Quebeceko, Esloveniako eta Euskal Herriko zenbait legelarik erabakitzeko eskubidearen legitimitatea eta Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak aztertu dituzte Baluarten, Iruñean
Nazioarteko Zuzenbideko katedradun eta Kataluniako Parlamentuaren kontsultari buruzko batzordeko ponente Daniel Turp jaunak eta EBko zuzenbidean aditu Ana Stanič andreak eta Joxerramon Bengoetxea jaunak “Autogobernutik independentziara” jardunaldietan parte hartu dute.
Iruñea. 2013/10/21
Printzipio demokratikoa betez estaturik gabeko nazioek askatasunez erabakitzeko duten eskubidea egikaritzearen giltzarriei heltzeko batetik, eta Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak aztertzeko bestetik, urriaren 23an, asteazkena, nazioarteko zuzenbidean aditutako zenbait legelari bildu ditu Alkartasuna Fundazioak Iruñeko Baluarte biltzar-jauregian, ”Autogobernutik independentziara” jardunaldien esparruan.
Batetik, Montrealgo Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko katedradun Daniel Turp jaunak “Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratiko bat. Quebec” ponentzia aurkeztu du, printzipio demokratikoaren doktrina aurkeztu eta autodeterminazio politikorako eskubidea egikarituz estaturik gabeko nazioek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea azaltzeko.
Parti Quebecois alderdiko kidea da Turp, hain zuzen ere Quebeceko Konstituzio-proiektua sustatu duen alderdiko kidea, baita nazioarteko harremanetarako bozeramailea, Kanadako Parlamentu Federaleko diputatua eta Quebeceko Batzarreko parlamentarioa ere. Gainera, IPSO Subiranotasunaren Aldeko Intelektualak erakundeko kide fundatzailea eta idazkari nagusia da. Kataluniako Parlamentuak aditu ponente izendatu du, subiranotasunaren aldeko kontsulta aztertzeko batzordean parte hartzeko.
Bestetik, Ana Stanič andreak, Europar Batasuneko Zuzenbidean espezializatutako esloveniar jatorriko nazioarteko abokatuak, “Estatuen ondorengotzaren finantza-alderdiak. Eslovenia” izeneko ponentzia aurkeztu du.
Londresko egoitzatik estatuei, enpresei eta finantza-erakundeei erkidegoko eta nazioarteko zuzenbidearen alorreko aholkuak ematen dizkien E & A Law Limited abokatu-langelako fundatzailea da Stanič . Halaber, Dundeeko (Eskozia) Unibertsitateko “Centre for Energy, Petroleum and Mineral Law and Policy” zentroko irakaslea da. Gainera, Harreman Ekonomikoetarako Ministeriorako eta Banku Zentralerako lanean Eslovenian bere garaian lortutako esperientziari esker, azken bi urteetan Kataluniako independentziaren kasua aztertu du, eta Kataluniak Esloveniaren independentziatik zer ikas dezakeen azaldu du zenbait ponentziatan.
EHUko Europar Zuzenbideko eta Teoria Juridikoko irakasle Joxerramon Bengoetxea jaunak moderatu du debatea, eta Alkartasuna Fundazioko lehendakari Fernando Ibiltzieta jauna egon da topaketaren buruan.
Prentsa:
Expertos internacionales animan a preparar el camino hacia la independencia de Euskal Herria
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria