jun 7, 2013
Comentarios desactivados

Jardunaldia

Euskal Herrirako informazio-agentzia propio bat sortzeari buruzko debatea irekiko du Alkartasuna Fundazioak

‘Informazio-agentzia propioa behar al du Euskal Herriak?‘ jardunaldian
eztabaidaHelburua argia da: iritzi publiko propioa, bertakoa, askotarikoa eta bereizia eratzea; euskal komunikazio-espazioa berrantolatzea eta sortzea; herrialdea bere lurraldeen informazio-errealitatean oinarrituta egituratzea; edukiak euskaraz lantzea; eta euskal errealitatea ulertzeko nazioarteko erreferentzia izatea

Ezkerraberri Fundazioaren lankidetzarekin, debate-jardunaldi bat Koldo Mitxelena kulturunean, eta hartu dute parte Ramón Zallo UPV/EHUko komunikazioko katedradunak, Txema Ramirez de la Piscina UPV/EHUko kazetaritzako irakasleak, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendari nagusi eta Euskaldunon Egunkariko kontseilari delegatu ohiak, Saül Gordillo Agència Catalana de Noticiés agentziako zuzendari ohi eta El Periódico de Catalunya egunkariko eduki digitalen egungo arduradunak, eta Oskar Bañuelos El Periódico de Alava egunkariko zuzendariorde ohi eta Egineko kazetari ohiak.

Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte hizlariek: euskal komunikazio-espazioa berrantolatzeko eta haren defizitak betetzeko premia; Euskal Herrikoak ez diren agentzia publiko eta pribatuen informazio-monopolioa; Agència Catalana de Noticiés agentziaren esperientzia; eta Euskal Herri osorako eta diasporarako euskal informazio-agentzia bat EITBn txertatzeko aukera. Tokiko informazioa herrialdearen ardatz egituratzaile gisa kontuan hartuko duen agentzia bat, euskarazko informazioa bultzatuko duena, iritzi publiko eta askotarikoa eratuko duena, eta Euskal Herriaren benetako informazio-errealitateari erantzuten dion kanpo-proiekzioa ahalbidetuko duena.

Donostia 2013/06/06

video Bideoak: Lehen zatia, Bigarren zatia, Hirugarren zatia, Laugarren zatia.

 

Kartela

  • ibiltzieta-sarasua-060613-IJose Fdo. Ibiltzieta / Alkartasuna Fundazioa lehendakaria

“Pretendemos sentar las bases para la creación de un instrumento propio de generación y difusión de noticias,, que sirva para la creación e interpretación de flujos informativos en clave euskaldun, propia y genuina”

” Una agencia que sirva de herramienta de reordenación del marco comunicativo e informativo vasco, sirva de altavoz hacia el exterior y coadyuve a la construcción de Euskal Herria”

 

 

  • Txema Ramirez de la Piscina
AURKEZPENA: Oferta diferenciada vs. voracidad y fugacidad de la información

Txema 060613“Una Agencia vasca es un instrumento necesario para los nuevos tiempos publicando noticias con valor añadido”

“Interesgarria eta beharrezkoa da euskal informazio agentzia sortzea; nazio guztiek dute berea”

“Eguzki hedabideetatik,hauts hedabidetara pasa gara.Erraldoiak orain daude krisian,baina asko beti egon dira”

“Albiste jarioan nahaste itzela sortzen da,dena behar du hiperlaburra eta atsegina,ulertzen ez dudan eredua”

“EITBn errealitatea benetan gordina da,nahiko genuke proiektu hau bertan,baina zaila ikusten dut”

“Bitarteko gutxirekin abiatu beharko litzateke agentzia.Hor dira @eldiarioes bezalako medioak,marketingik gabe”

“Garrantzitsua da eskaintza propioa egitea,besteek egiten dute gauza bera egiteko,ahaleginak ez du merezi”

“Oso ongi definitu beharko da helburua.Sinpletasuna eta ohikeriak ekidin.Eta batez ere balio erantsia eskaini”

“Diseinuan behar den denbora inbertitu behar da,eta dagoeneko itzala duten profesionalekin abiatu”

“Ondo informatzeko denbora behar da. Solvencia es igual a decencia más tiempo”

“Una Agencia vasca debe contar con periodistas reconocidos en EH para hacer investigación y análisis”

 

  •  Ramón Zallo
AURKEZPENA: Estructura y retos del espacio vasco de comunicación. El papel de una Agencia Vasca de Información

 Zallo-060613-II“En Euskal Herria hay una insuficiencia notable en generación, gestión y alcance de la información”

“Necesitamos una Ley de Comunicación vasca: licencias,obligaciones y un Consejo Vasco de Comunicación Audiovisual”

“Una agencia tendría cabida en una reforma de EITB. Sería mejor pública para no ser parte del cruce de acusaciones”

“Carecemos de una red de medios locales públicos como Catalunya, a excepción de algunas radios comunitarias”

“No hemos construido un referente de prestigio que contente a todos los sectores sociales”

“Hoy ETB solo mira cómo gastar menos, no mira su futuro sino cómo capear el temporal”

“¿Qué se hace mal en la televisión pública para que la audiencia no se corresponda con la realidad sociolingüistica del país”

“Nosotros no imaginamos mundos, solo gestionamos lo que hay. En eso como universidad hemos fracasado”

“La principal desventaja para una agencia de información en ETB es que el PNV no lo ve”

 

  • Saül Gordillo
AURKEZPENA

Gordillo-Ponencia-060613“La Agencia Catalana de Noticies ha permitido explicar Catalunya al mundo”

“Una agencia nacional como instrumento de normalizacion linguistica”

“Tarifa desberdinak ditu ACN agentziak hedabide handiek ez ezik, txikiek ere erabili ahal izateko”

“ACN gobernuarena izatera pasa zen.Oztopoa da hein batean,independentziari begira,baina beharrezkoa izan zen”

“Hasieran hedabide lokalak bazkidetzen ziren, baina ez Elpais edo Público bezalakoak”

“Tabua zirudien agentzia batek gai propioak egitea,guretzat ezinbestekoa zen.Gehiago ekoizteari ekin genion”

“Komunikazio kabineteek berez agentzia lanak egiten dituzte,dena eginda ematen dutenez,zertarako gu berregin?”

“ACN Balearetara eta Valentziara zabaldu zen,katalana darabilten beste herrietara”

“Sare sozialetan egoteari ere ekin genion,gure marka egoteko. Flashak baino ez ditugu ematen,titularrak”

“Ninja dordoken moduko motxilarekin atzerrira kazetariak bidaltzeari ekin genion,kostu onargarria izateko”

“Beharrezkoa da agentzia nazional bat? Baietz erabaki genuen 99an, estatu egituraren parte delako,guztiek dute”

“Kataluniako medioei laguntzeko modua,diru laguntzak ez ezik,edukiak eskaintzea zela ikusi zen”

“Beharrezkoa da agentzia sinesgarritasuna dakarrelako,ez bada gubernamentala eta jario nahasi horren parte”

Posiblea da agentzia bat?Noski,baina galdera da nola lortu ezinbestekoa izatea,medioek beharrezkotza izatea”

“Ez egin ez bazoazte kazetaritza egitera. Komunikazioa soberan dugu eta kazetaritza faltan”

“Krisi garaian ere, agentzia batek hazkunderako aukera dauka, merkeagoa delako harpidetza langilea baino”  

“Gure kazetariek botatzen dituzte Bruselan inork egiten ez dituen galderak. Eta hori ezin daiteke diruarekin ordaindu”

 

 

  • Iñaki Uria

uria-060613“Euskaldunoi gertatzen zaigu 800.000 garela 3 milioiko merkatuan;sakabanatuta gaude,Bilbo batean ikusten da hori”

ETBeko zuzendariek beti esan digute euskaldunon errua dela ETB1n audientzia eskasa, ikusten ez dugulako”

“Edukiak dira garaile.Eskaintza hobea eta handiagoa egin behar da,euskaldunok bete eskaintzari sarbidea ere dugulako”

“Lurralde desoreka handia dugu Gipuzkoa eta besteen artean euskarazko komunikazioari dagokionean”

“@FloresenaBarria Josu Amezagak zioenez,kohesio sozialerako funtzioa erdarazko kateak hartu du, eta ETB1 jan egin du”

“Sortutako proiektuak euskararen beharretatik sortu dira,eta ez komunikazioaren beharretatik”

“Proiektu gehienak sortu dira herri ekimenetatik,euskara eta herriarentzat espazioak irabazteko”

“Aukera eskasa dauka kazetari batek euskarazko medioetan karrera egiteko,hedapen mugatua izango du beti”

“30 urte eta gero Eitb birplanteatu behar da “Egiturazko arazoa dauka euskal kazetaritzak: Kazetari onak ezin mantentzearena.Medioen itxierek ez dute laguntzen”

“Egoera tragikoan ikusten ditut euskarazko medioak.Beheranzko joeran daude, amildegiari begira”

“Erakundeek diote dirua besterik ez dela eskatzen,baina ez dut ikusi benetako politikarik egin dutenik eremu honetan”

“Komunikazio politikarik ez da egon instituzioetatik,apurrak soilik”

“Paradigma aldatu da.Iturria zuzenean nahi du hartzailea, eta aldrebes ere gehien bat.Harreman sarea aldatu da”

“Vocento taldeari beldurraz gain, lagundu egin zaie” “Egiturak doitu beharko ditugu eta finantzaketa iturri berriak bilatu,handiak agortu baitira”

“Egitura txikiagoak eta mugikorragoak behar ditugu,komunikazio indarra handituz”

“Ez da erraza,elkarlana eta saretzea lortu beharko dugu lehiakide ez garen eremuetan.Hemen Vocento da arazoa”

“Agentziak bezeroak izatea zaila ikusten dut,kanpora informazioa zabaltze aldera egokiago ikusten dudan arren”

“Nortasun nazionala osatzeko komunikazioa sistema, sarea, osatu beharko da.Ez da bakarrik agentzia baten lana”

“Enpresa ikuspegitik Eitbren sarrera legeak euskararen aldeko funtzioan erderazko aukerak jan egin du”

 

  • Oskar Bañuelos
AURKEZPENA: Agencia Vasca de Información.

bañuelos-I“Euskal Herriak albiste agentzia propioa behar du”

“Siempre nos ha faltado marcar una agenda propia de comunicación, y no hablamos de una suma de localismos”

“Todos compartimos la pluralidad pero no la equidistancia en EITB”

“Euskara agentziaren hizkuntza izango da,baina bezeroengatik gazteleraz zein frentsesez,eta inglesez”

“El principio de todo es la agenda de país propia. Siempre nos la han marcado otros”

“Lo que los medios te demandan es aquello de lo que carecen, que es la agenda de proximidad”

“EHKomunikazioa/BasqueNews. Es necesario crear la marca también para mostrar Euskal Herria como país”

“Necesitamos una marca informativa que prestigie el país”

 

Prentsan:

GARA

Euskal Herriko berri agentzia bat sortzearen beharraz iritzi ezberdinak aurrez aurre



Los comentarios están cerrados.