Sariak III edizioa
Alkartasuna Fundazioak saria emango die Jakes Casaubon, Ingrid De Graeve, Juan Mari Feliu eta Philippe Oyhamburu jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko
Jose Fernando Ibiltzietak, Alkartasuna Fundazioaren lehendakaria, dio : “Euskal Herriaren nortasun ezaugarriak eta bere autodeterminazioa gertaeren bidez jarraituko dugu bultzatzen”
Bassusarry 2013 martxoaren 23an
Jakes Casaubon ikertzaileak, Juan Mari Feliu mendizaleak, Ingrid De Graeve euskaltzaleak eta Philippe Oyhamburu musikariak, kultura sustatzaileak jasoko dituzte 2013ean.
Euskal Herriko zenbait jendek eta kolektibok gure hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana saritzeko sortutako sarien hirugarren edizio honetan, Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du lau saridunek gizartearen zerbitzura egin duten ibilbide luzea.
Gaur, Baionako Makila Golf Clubean, José Fdo. Ibiltzieta, Alkartasuna Fundazioaren presidenteak eman dizkie ‘Ohorezko Lauburuak’ eta ‘Ohorezko diplomak’ saridunei.
Ekitaldi horretan Luis Laka, Fermin Mihura eta Haritza Camblong bertsolariek, Gaston Jocou musikariak parte hartu dute.
Ibiltzietak lau abertzale hauen lana eskertu du eta gogoratu du Alkartasuna
Fundazioaren konpromisioa: “Euskal Herriaren nortasun ezaugarriak eta bere
autodeterminazioa bultzatzen jarraitzea”. Zentzu honetan, Ibiltzietak
azpimarratu du: “gure askatasuna gertaeren bidez lortuko dugu zeren eta
Espainiak eta Frantziak ez digute ezer ez emango eta”
Iritzia
Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria